Mundua -
Segurtasun Kontseilua
AEBek Israeleko kolonien aurkako ebazpenari betoa jarri dio NBEn
Israeldarren eta palestinarren arteko elkarrizketak berriz hasteko eskatu du EBk Ekialde Hurbileko Bakearen Laukoteari (AEB, NBE eta Errusia).
Erredakzioa
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israeleko kolonien aurkako Palestinaren ebazpenari betoa jarri dio Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluan.
Ordezkaritza estatubatuarra kide iraunkorra da eta beto eskubidea du. AEBek aurkako botoa eman zuen herrialde bakarra izan zen. Nazioarteko Segurtasun Kontseiluko gainerako 14 kideek testua babestu zuten.
"Israeldarren koloniak egotea zentzugabekeria eta legez kanpokoa dela uste dugu, gainerako kideek bezala. Hala ere, ez dugu zentzuduna jotzen Kontseiluak israeldarrak eta palestinarrak bereizten dituen kontu erabakigarriak konpontzea", azaldu zuen Susan Rice AEBko enbaxadorea ostiraleko bozketaren ostean.
Europar Batasuna
Catherine Aston EBeko Kanpo Politika eta Segurtasuneko goi ordezkariak NBEn adostasun falta deitoratu ez ezik, nazioarteko legearen arabera koloniak "legez kanpokoak" direla gogorarazi du.
Israeldarren eta palestinarren arteko elkarrizketa zuzenak berriz hasteko eskatuko die Astonek Ekialde Hurbileko Bakearen Laukoteari (AEB, NBE eta Errusia) datozen egunetan.