Mundua -
Erasoa Frantzian
Lau dira Estrasburgoko erasoaren ondorioz hildako lagunak
Erasoan larri zauritutako bat gaur hil da erietxean. Beste lauk ospitalean jarraitzen dute, eta horietako bat hil ala biziko egoeran dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estrasburgoko erasoaren ondorioz hildako lagunak lau dira, Parisko Fiskaltzak emandako azken datuen arabera. Gaur zaurituetako bat zendu da eta beste bat hil ala biziko egoeran dago. Guztira, lau pertsona daude ospitalean.
Asteartean, atentatuaren egunean, erasotzaileak bi lagun hil zituen; hirugarrena ostegunean zendu zen, erietxean; eta laugarrena, gaur hil da.
Poliziak bart hil du Cherif Chekatt Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea, bi egunez haren bila aritu eta gero.
Bestalde, Estatu Islamikoak oharra zabaldu zuen atzo gauean Chekatt "kalifatzaren soldadua" zela esanez.