Mundua -
"Egunsetiko odisea"
Nazioarteko koalizioak Libia bonbardatu eta Gadafik aurka egin du
-AEBek 112 misil jaurti dituzte eta Gadafiren Armadak Trípoli eta Bengasi bonbardatu ditu.
-Libiako burua "nazismo berriaren aurkako gerra luze baterako prest" dago.
Erredakzioa
Nazioarteko koalizioak Tripoli, Bengasi eta Misrata (biak oposizioaren kontrolpean), eta Zuara eta Sirte hirien aurka eraso egin dute. Frantzia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak burututako operazioaren ondorioz, 48 pertsona hil dira eta 150 zauritu, Libiako telebistak jakinarazi duenez.
Gadafiren Armadak erasoei aurka egin dio, Tripoli eta Bengasi bonbardatuz, Al Jazeera Qatarreko telebista kateak aditzera eman duenez.
Frantziak ekin zion erasoari eta ondoren, hegazkin britainiarrek bat egin zuten. AEBek, berriz, 112 misil Tomahawk jaurti zituen itsasotik eta Libiako erregimenaren defentsa sistema antiaereoa suntsitu zuten, AEBetako indarretako bozeramaile batek jakinarazi duenez.
Presidentearen Jauregiaren inguruan,Tripolin, bildu dira milakar herritar Gadafi babesteko eta nazioarteko frontearen erasoak ekiditeko.
"Nazismo berria"
Libia "gerra luze" baterako prest dagoela adierazi du Muamar Gadafi Libiako presidenteak
Gadafik "nazismo berria" garaituko duela agindu du Libiako Gobernuko telebistan emandako hitzaldian. Horren esanetan, "libanoar guztiei armak" ematen ari da.
Mediterraneoa eta Afrikako iparraldea "guda eremu" bilakatu direla esan zuen atzo, larunbatean, koronel libanoarrak.
Aire-eremua ixteko NBEren erabakia "baliogabetzat" jo du Libiako Gobernuak. "Frantziaren, Erresuma Batuaren eta Estatu Batuaren erasoa" eztabaidatzeko NBEaren Segurtasun Kontseilua berehala biltzea eskatu duela aditzera eman du.JANA Gobernuko agentziak.
Espainiak baliabide militarrak bidali ditu
Espainiak aire-eremuaren itxieran parte hartuko duela iragarri du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak . Horretarako, zisterna-hegazkina eta eta lau F-18 bidali ditu aire-patruilak egiteko.
Espainiak ere Gadafiri egindako arma-blokeoa zainduko du F-100 fragata bat, itsaspeko bat eta itsas-zainketarako hegazkin bat erabilita.