Mundua -

Hegazkin istripuak

Boeing 737 Max 8 eta 9 hegazkinen hegaldiak debekatu dituzte AEBn ere, behin-behinean

Presidente estatubatuarrak 'larrialdi agindua' ezarri du eta, ondorioz, Boeing 73 Max 8 eta 737 Max 9 hegazkin modeloak lurrean geldituko dira. Boeing enpresak galerak pilatu ditu burtsan.

Ethiopian Airlines konpainiaren Boeing 737 MAX 8 hegazkina. Artxiboko argazkia: EFE
Ethiopian Airlines konpainiaren Boeing 737 MAX 8 hegazkina
Ethiopian Airlines konpainiaren Boeing 737 MAX 8 hegazkina. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump presidente estatubatuarrak Boeing 737 Max 8 eta 9 hegazkinak ez aireratzea agindu du, munduko beste dozenaka herrialdek erabakitakoarekin bat eginez. Bost hilabetetan bi hegazkin istripu izan dira, bata Indonesian eta bestea Etiopian, eta kasu bietan lurrera eroritako hegazkina Boeing konpainiaren 737 Max 8 modeloa izan da.

"Pilotuak jakinaren gainean daude, aire konpainiak ere bai. Airelineak ados daude. Estatubatuarren eta pertsona guztien segurtasuna dira gure kezka nagusia", azaldu du Trumpek prentsaurrekoan.

Trumpek albistea iragarri eta gutxira, Abiazioko Administrazio Federalak Boeing 737 Max hegazkinaren hegaldiak eten ditu "behin-behinean". Zehazki, AEBko konpainiei modelo hori erabiltzeko debekua ezartzeaz gain, oro har ezingo dute AEBko aire eremua gurutzatu.

AEBren erabakiaren ondotik, Boeing konpainiak galera nabarmenak pilatu ditu burtsan. Hala ere, Wall Streeteko burtsa itxi aurretik, % 0,52ko irabaziak izan ditu.

Boeing konpainiak behin-behinean hegazkina erabiltzeari uztea babestu du. Aitzitik, bere hegazkinak "seguruak" direla ziurtatu du.

Azken hilabeteetako istripuek Boeing konpainiaren izen ona eta hegazkin horien segurtasuna zalantzan jarri dute..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Ekonomia 2024 Hegazkin istripuak gaur Albisteak Gaur Eguneko albisteak Donald Trump albisteak