Mundua -

Urakana

Bortizki astindu ditu Bahamak Dorian urakanak

Hainbat herritarrek zabaldutako bideoetan ikusten denez, ibilgailuak zein etxebizitzak txikituta utzi ditu. Haizeak, gainera, orduko 297 eta 350 kilometro bitarteko abiadura hartu du.

Bortizki astindu ditu Bahamak Dorian urakanak
Bortizki astindu ditu Bahamak Dorian urakanak
Dorian urakanak gogor astindu ditu Bahamak

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abaco Uharteetara iritsi den Dorian urakanaren astinaldiak ehunka etxebizitza txikitu, uholdeak eragin eta eraikinak zein ibilgailuak ur azpian utzi ditu. Gainera, Bahama Handia ere gogor jo du, toki asko argi gabe utzita.

Tokiko komunikabideek bertako herritarren adierazpenak jaso dituzte. Izan ere, Dorian igandean heldu zen Cayo Elbowra, alegia, Abaco Uharteetara.

Hain zuzen ere, 14:00ak (18:00 GMT) inguruan iritsi zen bigarrenez, Puerto Marsh ingurura (Abako Uharteak).

Harrezkero, Puerto Sandy eta Nueva Providenceko beste hainbat zonalde inkomunikatuta daude, eta hainbat lekutan ez dute argitik, aipatu iturriek zehaztu dutenez.

Herritarrek zabaldutako bideoetan ikusten denez, ibilgailuak zein etxebizitzak txikituta utzi ditu. Haizeak, gainera, orduko 297 eta 350 kilometro bitarteko abiadura hartu du.

Bestalde, argi-zutoinak eta zuhaitzak bota ditu haizeak, eta esan bezala, ehunka etxe daude teilaturik gabe.

"Itsasoa edonora heldu da. Hori dela eta, ezinezkoa da kaleak non hasi eta non bukatzen diren jakitea", esan zuen igandean Hubert Minnis lehen ministroak.

Ehunka lagun babesleku gisa prestatutako eskoletan eta 14 elizatan daude orain, etxerik gabe gelditu direlako.

Joy Jibriilu Bahametako Turismo eta Hegazkintza Ministerioko zuzendari nagusiak gaur adierazi du egoera suntsitzailea dela. Haren hitzetan, dirudienez, ez da inor hil, baina kalte materialak izugarriak dira. Horregatik, erreskate-taldeek otoi egiteko eskatu diete herritarrei, dena ondo atera dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Urakanak