Mundua -
Serbia
Mladicek ostiralean deklaratuko du Hagako Epaitegian
Mladici hamaika kargu leporatzen dizkiote (genozidioa eta gizateriaren kontrako krimenak tarteko) eta bere burua errudun edo errugabe jotzeko aukera izango du ostiraleko auzi-saioan.
Erredakzioa
Ratko Mladic Serbiako buruzagi militar ohiak datorren ostiralean deklaratuko du lehen aldiz Jusgoslaviarako Nazioarteko Zigor Epaitegian, Hagako epaitegian, iturri judizialek jakitera eman dutenez.
Mladici hamaika kargu leporatzen dizkiote (genozidioa eta gizateriaren kontrako krimenak tarteko) eta bere burua errudun edo errugabe jotzeko aukera izango du ostiraleko auzi-saioan.
Atzo estraditatu zuten
Ratko Mladic jeneral ohiaren hegazkinak Rotterdameko (Holandako hegoaldea) aireportuan lur hartu zuen atzo. Serbiako hegazkin ofiziala Belgradetik abiatu zen.
Milos Saljic Ratko Mladicen abokatuaren helegitea errefusatu zuen Gerra Krimenen Belgradeko Auzitegiak. Horrela, Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ustezko gerra-kriminalaren estradizioa onartu zuen.