Mundua -

TXILE

2.500 zauritu baino gehiago zenbatu ditu Gurutze Gorriak Txileko protestetan

Protestak urriaren 17an hasi ziren metroaren prezioaren laugarren igoeragatik, baina laster hazi ziren gizarte desberdintasuna salatzeko.

Protestak Txilen. Argazkia: EFE.
Protestak Txilen
Protestak Txilen. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patricio Acostak, Txileko Gurutze Gorriko presidenteak, urriaren 17tik antolatzen ari diren protestetan 2.500 zauritu baino gehiago izan direla ziurtatu du, eta Giza Eskubideen Institutu Nazionalak zenbatzen dituen 1.570 zaurituak "labur" geratzen direla adierazi du.

Zenbaketen arteko tartea "postura edo ospitaletara ez doazen zauritu asko daudelako" izan daitekeela adierazi du Acostak, "atxilotuta geratzearen beldur baitira".

Gainera, Gurutze Gorriak ez ditu zenbatzen "zauri txikiak" dituzten pertsonak, "sendatu eta partxe bat jartzen zaien ebaki txikiak".

Azkenik, gas negar-eragileen efektuak ere ez dituztela zenbatzen adierazi du. Horregatik, asko ikusmen edo larruazal arazoekin joaten dira.

"Hori dela eta, kopurua handiagoa dela uste dut", ondorioztatu du Txileko Gurutze gorriko presidenteak. Horrez gain, laguntza eskaintzen duten eta haien datuak kontatzen ez diren hainbat talde daudela ere ohartarazi du.

Protestak urriaren 17an hasi ziren metroaren prezioaren laugarren igoeragatik, baina laster hazi ziren gizarte desberdintasuna salatzeko. Sebastian Piñera presidenteak "gizarte agenda" bat prestatu du eta Gobernua birmoldatu du txiletarren eskakizunak erantzuteko, baina manifestazioek aurrera jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Txile Manifestazioak