Mundua -
Gatazka
Irakeko lehen ministroak dimisioa emango du protesta handien eraginez
Abdelmahdik erabakiaren berri eman duen egunean bertan izan dira protesta bortitzenak herrialdearen hegoaldean; izan ere, gutxienez 38 lagun hil dira.
agentziak | erredakzioa
Adel Abdelmahdi Irkakeko lehen ministroak iragarri du dimisioa aurkeztuko duela Parlamentuan, azken bi hilabeteotako protesta bortitzenak izan diren egunean bertan.
"Parlamentuan nire dimisioa eskatzeko gutuna aurkeztuko dut", adierazi du Abdelmahdiden prentsa bulegoak zabaldu duenez.
Abdelmahdidek Ali al Sistani ajatollah-ren, xiienerlijio agintari gorenaren, hitzaldia entzun ostean hartu omen du dimititzeko erabakia. Al Sistanik parlamentariei dei egin die Gobernuari ematen dioten babesaz gogoeta egiteko, agintariak "ezgauzak" direlako.
Abdelmahdiren iragarpena bi hilabeteko protesta oldearen ostean iritsi da, eta egun bortitzenetako batean. 30 hildako izan dira Nasiriuan, eta beste zortzi Nayafen, biak herrialdearen hegoaldean.
Manifestariek Gobernu aldaketa eskatzen dute, oraingoa ustela eta baliabideen kudeaketa txarraren eta arazo ekonomikoen arduraduna dela iritzita. Protesta nagusiak hegoaldean izaten ari dira, petrolio ustiategi handienak dauden lekuan, urre beltzaren aberastasuna ez delako herritarrengana iristen.