Mundua -

Protestak Txilen

Poliziaren ibilgailu batek gazte bat harrapatu du, eta gertakariak Txile hunkitu du

Oposizioak Felipe Guevara Santiagoko metropoli-intendentearen dimisioa eskatu du, istilu larriak eragin zituzten mila karabineroren esku hartzea baimentzeagatik.

Manifestariak protesta egin zuten Italia Plazan ostiralean. Argazkia: EFE/Elvis Gonzalez.
Manifestariak protesta egin zuten Italia Plazan ostiralean. Argazkia: EFE/Elvis Gonzalez.
Manifestariak protesta egin zuten Italia Plazan ostiralean. Argazkia: EFE/Elvis Gonzalez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral gauean, abenduaren 20an, Txileko hiriburuan izandako manifestazio batean Poliziaren auto batek gazte bat harrapatu zuen, eta gertakariak herrialdea hunkitu zuen, gizartearen zein nazioarteko erakundeen kritikak piztuz.

'Zorrillo' batek, karabineroen (Txileko Polizia) kamioi batek, gazte bat harrapatu zuen Italia plazan zegoenean. Ostiralero antolatzen den manifestazioan istilu ugari izan ziren.

Manifestaria, sare sozialetan zintzilik dauden bideo ugarik erakusten dutenez, korrika zihoala Poliziaren ibilgailu batek harrapatu, eta, aldi berean, beste ibilgailu baten kontra zanpatu egin zuen. Ehunka lagun joan zitzaizkion laguntzera, eta karabineroen kamioiak alde egin zuen.

Gazteari pelbisa hautsi zioten, eta Txileko hiriburuko ospitale batean dago orain, Giza Eskubideen Institutu Nazionalak (INDH) jakitera eman duenez.

Txileko oposizioko alderdi nagusiek Felipe Guevara Santiagoko metropoli-intendentearen dimisioa eskatu dute, Plaza Baquedanon mila karabinero zabaldu zituelako; dispositibo horren ondorioz, zenbait istilu gertatu baitziren, tartean, gaztearen harrapatzea. Horrez gain, Mario Rozas, karabineroen zuzendari nagusia, kargutik kentzeko eskatu diote Gobernuari.

Vea el video completo del atropello con el zorrillo en #Chile. Importante conocer que el conductor que lanzó el antimotines contra Oscar tiene antecedentes penales por homicidio, había matado una persona y dejado dos heridas. Que bien escogen los carabineros. . #Cuba #Venezuela pic.twitter.com/cxn6oIcWTr

— Guerrero Cubano (@GuerreroCuba) December 22, 2019

Txileko Fiskaltzak ikerbidea abiatu du, eta gaztea harrapatu zuen karabineroak hilean behin epaitegi baten aurrean agerraldia egin beharko du, bertako prentsaren arabera.

Eredu ekonomikoaren eta errepresioaren aurka Txilen izandako manifestazioak jendetsuak eta ia egunero izan dira hasieratik (errekorra urriaren 25eko martxak ezarri zuen, 1,5 milioi lagun baino gehiagorekin).

Elkarretaratzeek indarra galdu badute ere, kaleetan haserrea dago oraindik, Augusto Pinocheten diktaduraren amaieratik (1973-1990) izan den krisirik larriena, nahiz eta Gobernuak neurri sozialak iragarri eta Konstituzio berri bati buruzko erreferendum bat deitzeko akordioa Parlamentuan aurkeztu, konponbidetik urrun daudela dirudi.

INDHren azken txostenaren arabera, urriaren 17tik abenduaren 20ra bitartean, 3.557 lagun zauritu dituzte: 359 begietako lesioekin, 2.040 tiroz eta 200 negar eragiteko gasen ondorioz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Txile Manifestazioak