Mundua -
Azterketa berriak
Allendek bere buruaz beste egin zuela baieztatu dute Txilen
Agintariak 1973ko iralaren 11n bere buruaz beste egin zuela baieztatu dute Txileko presidentearen gorpuzkinei egindako azterketa berriek. Allenderen gorpuzkinak hobitik atera zituzten maiatzaren 23an.
Erredakzioa
Salvador Allendek 1973ko irailaren 11n, Augusto Pinocheten kolpe militarrean, bere buruaz beste egin zuela baieztatu dute Txileko presidentearen gorpuzkinei egindako azterketa berriek, Isabel Allende haren alabak gaur jakinarazi duenez.
Santiagoko Auzitegiko Medikuntza Zerbitzuak egindako ikerketen emaitzen berri eman du senatari sozialistak prentsaurrekoan. Aitaren gorpuzkinak hobitik atera zituzten maiatzaren 23an.
Adituen lana eskertu du Isabel Allendek, eta emaitzek senideei lasaitasuna emango dietela erantsi du. Medikuen bertsioa sinetsi dute senideek beti, Allenderen esanetan. Txileko presidentea bulegoan bakarrik zegoela eta bitartekorik izan ez zela esan zuten medikuek.
Moneda jauregiari eraso egin zioten kolpeko soldaduek Allende hil zutela zioten hipotesiek azaldu ziren suzidioaren bertsioa zalantzan jarriz. Bestalde, bere buruaz beste egiten saiatu zenean huts egin eta laguntzaile batek akabatu behar izan zuela zioen beste hipotesi batek.
Emaitzen arabera, Allende bulegoko besaulki batean eseri, AK-47 fusila belaun artean bermatu eta katua sakatu zuen. Bi tiro egin zituen, bata kokotsetik sartu eta garezurretik atera zen, bestea bulegoko horma batean sartuta topatu zuten.