Mundua -
Gerra zibila Libian
Gadafik hil arte borrokatuko duela hitz eman du
Erreboltariek Gadafiren kuartela hartu dute mendean. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago.
Erredakzioa
Muamar Gadafi buruzagi libiarrak hil edo garaipena lortu arte borrokatuko duela hitz eman du herrialde afrikarreko irrati kate batean. Lurraldearen kontrola lortzeko gerra amaierara iristen ari den momentu batean egin ditu adierazpenok Gadafik.
Koronel libiarrak esan du Tripoliko jauregitik alde egiteko erabakia "mugimendu taktikoa" izan dela, NATOren bonbardaketen jomuga izan delako.
Lehenengo aldia da Gadafi libiarrei zuzentzen zaiela matxinoek ia Tripoli osoaren kontrola hartu zutenetik. Inork ez daki koronela non dagoen, baina Saif al Islam semeak ziurtatu du Libian jarraitzen duela.
Presidentearen jauregia, matxinoen esku
Libiako matxinoek Muamar el Gadafi Libiako buruzagiaren Tripoliko egoitzaren kontrola bereganatu dute astearte honetan. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago, Libiako hiriburuan "zenbait borroka-gune oraindik dauden arren".
Berriak nahasiak badira ere, dirudienez, gizonezko talde batek Gadafiren jauregira sartzea lortu du eta garaipena ospatu du oihuka eta airera tiroak botaka. "Ala handiena da. Bab al Aziziya bereganatzea lortu dugu, Tripoli aske da", oihukatu dute erreboltariek.
Telebista arabiarrek zabaldu dutenez, errebelde talde bat gotorlekuaren barnean ari da, zaborraren eta kearen artean, Gadafiren aldeko gizonezkoen bila. Antza, ez dute Gadafi edo honen semerik bertan aurkitu.
NATOko buruzagiek eta matxinoek ez dakite Gadafi non dagoen baina Kirsan Iliumzhinov Nazioarteko Xake Federazioaren presidentearekin hizketan egon da eta honen esanetan, Gadafi onik dago eta ez du Libia uzteko inongo asmorik.
72 ordu Libia askatzeko
Ibrahim Sabashi Transiziorako Batzorde Nazionalaren ordezkari libiarrak "amaitutzat" jo du Gadafiren erregimena. Honen esanetan, erreboltariek Libia menderatuko dute datozen 72 orduetan.
"Gadafiren erregimenarentzat hau azken kapitulua da. Honen amaierahurbil dago. Gadafi iraganeko kontua da eta onena litzateke ahalik etalasterren hau ulertzea", azaldu du Oana Lungescu NATOko bozeramaileak.Hala ere, Gadafiren aldeko indarren mehatxuak eta erasoak oraindikjarraitzen dute, hori dela eta, "NATOk erne jarraituko du".
RolandLavoi buruzagi militarrak aitortu duenez, NATOko indarrek ez dakiteLibiako diktadorea non dagoen baina honen esanetan, "NATOrentzat Gadafiez da helburu bat" baina kontrol gune batean aurkitzen bada, helburubihurtuko da.
Nazio Batuek bilera deitu dute ostiralerako
Bab Al Aziziya gotorlekuaren lorpena ezagutu bezain laster, Nazio Batuek Libiako egoera aztertzeko bilera bat deitu dute ostiral honetarako. Bilera honetara Liga Arabiarra, Afrikako Batasuna, Europar Batasuna eta Biltzar Islamikoaren Erakundea gonbidatu dituzte.
Bestalde, 1,5 bilioi dolarrei blokeoa kenduko diela iragarri du AEBek, transizio demokratikoa babesteko eta Libiako biztanleria laguntzeko asmoz.
Hauteskundeak zortzi hilabete barru
Mustafa Abdul Jalil Libiar Transiziorako Kontseilu Nazionaleko presidenteak adierazi duenez zortzi hilabete barru hauteskundeak egin ahal izango dira lurraldean.
Italiako "La Republica" egunkarian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, "zortzi hilabete barru hauteskunde Parlamenturako eta presidentziarako hauteskundeak ospatu ahal izango dira".
Muamar Gadafi buruzagi libiarrak hil edo garaipena lortu arte borrokatuko duela hitz eman du herrialde afrikarreko irrati kate batean. Lurraldearen kontrola lortzeko gerra amaierara iristen ari den momentu batean egin ditu adierazpenok Gadafik.Koronel libiarrak esan du Tripoliko jauregitik alde egiteko erabakia "mugimendu taktikoa" izan dela, NATOren bonbardaketen jomuga izan delako.Lehenengo aldia da Gadafi libiarrei zuzentzen zaiela matxinoek ia Tripoli osoaren kontrola hartu zutenetik. Inork ez daki koronela non dagoen, baina Saif al Islam semeak ziurtatu du Libian jarraitzen duela.Presidentearen jauregia, matxinoen eskuLibiako matxinoek Muamar el Gadafi Libiako buruzagiaren Tripoliko egoitzaren kontrola bereganatu dute astearte honetan. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago, Libiako hiriburuan "zenbait borroka-gune oraindik dauden arren". Berriak nahasiak badira ere, dirudienez, gizonezko talde batek Gadafiren jauregira sartzea lortu du eta garaipena ospatu du oihuka eta airera tiroak botaka. "Ala handiena da. Bab al Aziziya bereganatzea lortu dugu, Tripoli aske da", oihukatu dute erreboltariek. Telebista arabiarrek zabaldu dutenez, errebelde talde bat gotorlekuaren barnean ari da, zaborraren eta kearen artean, Gadafiren aldeko gizonezkoen bila. Antza, ez dute Gadafi edo honen semerik bertan aurkitu. NATOko buruzagiek eta matxinoek ez dakite Gadafi non dagoen baina Kirsan Iliumzhinov Nazioarteko Xake Federazioaren presidentearekin hizketan egon da eta honen esanetan, Gadafi onik dago eta ez du Libia uzteko inongo asmorik.72 ordu Libia askatzekoIbrahim Sabashi Transiziorako Batzorde Nazionalaren ordezkari libiarrak "amaitutzat" jo du Gadafiren erregimena. Honen esanetan, erreboltariek Libia menderatuko dute datozen 72 orduetan."Gadafiren erregimenarentzat hau azken kapitulua da. Honen amaierahurbil dago. Gadafi iraganeko kontua da eta onena litzateke ahalik etalasterren hau ulertzea", azaldu du Oana Lungescu NATOko bozeramaileak.Hala ere, Gadafiren aldeko indarren mehatxuak eta erasoak oraindikjarraitzen dute, hori dela eta, "NATOk erne jarraituko du".RolandLavoi buruzagi militarrak aitortu duenez, NATOko indarrek ez dakiteLibiako diktadorea non dagoen baina honen esanetan, "NATOrentzat Gadafiez da helburu bat" baina kontrol gune batean aurkitzen bada, helburubihurtuko da.Nazio Batuek bilera deitu dute ostiralerakoBab Al Aziziya gotorlekuaren lorpena ezagutu bezain laster, Nazio Batuek Libiako egoera aztertzeko bilera bat deitu dute ostiral honetarako. Bilera honetara Liga Arabiarra, Afrikako Batasuna, Europar Batasuna eta Biltzar Islamikoaren Erakundea gonbidatu dituzte. Bestalde, 1,5 bilioi dolarrei blokeoa kenduko diela iragarri du AEBek, transizio demokratikoa babesteko eta Libiako biztanleria laguntzeko asmoz.Hauteskundeak zortzi hilabete barruMustafa Abdul Jalil Libiar Transiziorako Kontseilu Nazionaleko presidenteak adierazi duenez zortzi hilabete barru hauteskundeak egin ahal izango dira lurraldean. Italiako "La Republica" egunkarian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, "zortzi hilabete barru hauteskunde Parlamenturako eta presidentziarako hauteskundeak ospatu ahal izango dira".