Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Tripulatutako lehen espazio-bidaia atzeratu egin dute AEBn eguraldi txarragatik

2011tik lehen aldiz, NASAko bi astronauta bidali behar zituzten Nazioarteko Espazio-estaziora. Larunbaten egingo dute ontzia jauritzeko bigarren saiakera.

Robert Behnken eta Douglas Hurley astronautak, hegaldia suspenditu aurretik. Argazkia: EFE
Robert Behnken eta Douglas Hurley astronautak, hegaldia suspenditu aurretik.
AEBk EEIrako hegaldi bat atzeratu dute lehen aldiz bederatzi urtean

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAko bi astronauta gaur arratsaldean abiatu behar ziren espaziora SpaceX konpainiak prestatutako ontzian, baina  Floridako Kennedy Espazio-zentroan jaurtiketa atzeratu behar izan dute, eguraldi txarraren ondorioz.

Ameriketako Estatu Batuek Nazioarteko Espazio Zentrora tripulazioarekin egindako azken bidaia 2011n burutu zen.

Suziriaren jaurtiketa 20:33erako (GMT ordua) aurreikusita zegoen. Donald Trump presidente estatubatuarra bertan izan da aireratzea ikusteko asmoz.

Alabaina, laino handiagatik eta ekaitz elektriko baten ondorioz dena bertan behera utzi behar izan dute, jaurtiketa gauzatzeko 15 minuturen faltan.

"Horrelakoak gertatzen dira eta ulertzen dugu erabakia. Eskertzen dugu egindako lana, pixka bat triste egon arren. Larunbatean saiatuko gara berriro", adierazi du Robert Behnken astronautak kapsulatik. Berarekin batera Douglas Hurley astronautak hartuko du parte misio honetan.

Hurrengo saiakera larunbatean egingo dute, 19:22an (GMT ordua). Ordura arte Kennedy Espazio Zentroan jarraituko dute bi astronautek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Nasa