Mundua -

Koronabirusa

Errusiak COVID-19aren aurkako txerto bat ekoitziko du irailean

Errusiako hamar zentro zientifiko txertoa eta botikak garatzeko lanean ari direla jakinarazi du Kremlinak.

Hiru pertsona freskatzen, larunbatean, Moskun. Argazkia: EFE
Hiru pertsona freskatzen, larunbatean, Moskun. Argazkia: EFE
Hiru pertsona freskatzen, larunbatean, Moskun. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailean koronabirusaren aurkako txertoaren dosi ugari ekoizten hasiko direla iragarri du Errusiako Gobernuak. COVID-19 kasuak 500.000 baino gehiago dira herrialdean dagoeneko.

Proba klinikoak uztailean egingo dituzte, erregistroa abuztuan eta ekoizpena irailean hasiko da, Tatiana Golikova Errusiako presidenteordeak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Gamalei Epidemiologia eta Mikrobiologia Ikerketa Zentro Nazionala, Defentsa Ministrioarekin elkarlanean, txertoa garatzen ari da.

48 Ikerketa Zentroaren proba klinikoetan parte hartzeko 50 militar (45 gizon eta 5 emakume) boluntario aurkeztu ziren, Defentsa Ministerioak jakitera eman zuenez.

Errusiako hamar zentro zientifiko txertoa eta botikak garatzeko lanean ari direla jakinarazi du Kremlinak, besteak beste, Moskuko Unibertsitatea.

Koronabirusaren aurkako ekoizpena bizkortzeko agindua eman zion Vladimir Putin presidenteak Gobernuari maiatza bukaeran.

Alexandr Gintsburg Gamalei zentroko zuzendariak azaldu zuenez, txertoa modu ez ofizialean zentroko boluntarioekin probatu dute dagoeneko, eta paziente guztiak ondo daude, eta birusaren aurrean immunitatea garatu dute.

Egoera nahiko kezkagarria

Pandemiari dagokionez, maiatza erdialdetik kutsadura kopurua 16 aldiz txikitu dela azpimarratu du Golikovak. Kutsatuen % 79 medikuaren sendagiria jaso dute jadanik, baina egoera nahiko kezkagarria da oraindik.

Eskualdeen erdia baino gehiagok, 49k, hain zuzen ere, deseskalatzea hasi dute, baina hasieran ez bezala, Moskuk eta Moskuko eskualdeak kutsatuen % 22 baino ez dituzte, Golikovak ohartarazi duenez. Hasieran, kasuen erdia baino gehiago zituzten.

Kremlinak murrizketak arinegi kendu zituela uste dute Errusiako oposizioak eta prentsa independenteak. Erabakia uztailaren 1ean egin beharreko plebiszitu konstituzionalarekin zuzenean lotzen dute; izan ere, Putin 2024an hautagai berriz izatea horren menpe dago.

Munduan COVID-19 kasu gehien dituen hirugarren herrialdea da Errusia: 520.129. Gaixotasunak 6.829 pertsona hil ditu dagoeneko, 114 azken 24 orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Vladímir Putin Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Deseskalatzea