Mundua -

KORONABIRUSA

Pandemiak 21 milioi kutsatu inguru eta 760.000 hildako utzi ditu mundu osoan

Birusak gehien jotako hamar herrialdeen taldera itzuli da Espainia, Irani aurrea hartuta.

Italia. Irudia: EFE
Italia
Italia. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemiak 20,9 milioi pertsona kutsatu ditu dagoeneko, 760.000 hildako izan dira eta ia 13 milioi gaixo sendatu dira kaltetutako 188 herrialdeetan, Johns Hopkins Unibertsitateak ostiral honetan emandako balantzearen arabera.

Guztira, 20.924.603 pertsona kutsatu dira (aurreko egunean baino 273.490 gehiago), eta horietatik 759.716 pertsona hil dira birusa dela eta, hau da, 9.686 pertsona gehiago hil dira egun bakarrean, eta sendatu direnak 12,8 milioitik 12,9 milioira igaro dira azken 24 orduetan.

Ameriketako Estatu Batuak dira pandemiak gehien zigortutako herrialdea (5.254.171 kasu eta 167.242 heriotza), ondoren Brasil (3.224.876 positibo eta 105.463 hildako) eta atzetik India (2.461.190 kutsatu eta 48.040 hildako).

Errusia laugarren postuan doa, 905.762 kutsatu eta 15.353 hildakorekin, eta, ondoren, Hegoafrika (Afrikako herrialderik kaltetuena da), 572.865 kasu eta 11.270 hildakorekin, Peru (507.996 eta 25.648), Mexiko (505.751 eta 55.293), Kolonbia (433.805 eta 14.145) eta Txile (380.034 eta 10.299).

Espainia, bestalde, COVID-19ak gehien kaltetutako herrialdeen zerrendara itzuli da, azken orduetan 337.334 kasu eta 28.605 hildako izan baitira, Iranen gainetik (336.324 eta 19.162).

Hurrengo mailan daude Erresuma Batua (315.600), Saudi Arabia (294.519), Pakistan (287.300), Argentina (276.072), Bangladesh (269.115), Italia (252.235), Turkia (245.635), Frantzia (244.096) eta Alemania (222.303).

100.000 positiboetatik gora daude Irak (164.277), Filipinak (147.526), Indonesia (132.816), Kanada (123.184), Qatar (114.281) eta Kazakhstan (101.848). Ekuador, Bolivia eta Egipto, berriz, 90.000 kutsatuetatik gora daude, 98.343, 96.459 eta 96.108, hurrenez hurren.

Ondoren Israel (90.283), Ukraina (89.868), Txina (89.144), Suedia (83.852), Dominikar Errepublika (83.134) eta Oman (82.531) daude. Atzetik dituzte Panama (78.446), Belgika (76.191) eta Kuwait (74.486), baita Bielorrusia (69.203), Errumania (66.631), Arabiar Emirerri Batuak (63.489), Herbehereak (62.406) eta Guatemala (60.284) ere.

Singapurrek (55.497), Poloniak (54.487), Portugalek (53.548) eta Japoniak (52.474) atzean utzi dituzte 50.000 kasuak, eta Hondurasek (49.042), Nigeriak (48.116), Bahrainek (45.726), Ghanak (41.725), Kirgizistanek (41.373) eta Armeniak (41.299) 40.000 kasuak.

Kopuru horren parean daude Maroko (37.935), Afganistan (37.424), Suitza (37.403) eta Aljeria (37.187), eta atzetik Azerbaijan (33.915), Uzbekistan (33.561) eta Venezuela (30.369), baita Moldavia (29.087), Serbia (28.998), Kenya (28.754), Irlanda (26.754), Etiopía (26.204), Costa Rica (26.129), Nepal (24.957), Australia (22.743), Austria (22.594) eta El Salvador (21.993) ere.

Oraindik 20.000 pertsonara iritsi gabe daude, Txekiar Errepublika (19.401), Kamerun (18.308), Boli Kosta (16.889), Danimarka (15.590), lurralde palestinarrak (15.491), Bosnia eta Herzegovina (15.184), Hego Korea (14.873), Bulgaria (14.069), Madagaskar (13.522), Ipar Mazedonia (12.357), Sudan (12.115), Senegal (11.740) eta Kosovo (10.795).

10.000 eta 5.000 kasuen artean Norvegia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Malaysia, Zambia, Paraguai, Ginea, Gabon, Tayikistan, Haiti, Libano, Finlandia, Luxenburgo, Libia, Albania, Mauritania, Grezia, Kroazia, Maldivak eta Yibuti daude.

Zimbabwek, Malauik, Hungariak, Ekuatore Gineak, Afrika Erdiko Errepublikak eta Nikaraguak 4.000 kasu baino gehiago dituzte; Montenegro, Kongo, Eswatini, Namibia, Thailandia, Somalia, Kuba eta Cabo Verde herrialdeek, aldiz, 3.000 baino gehiago; eta Sri Lanka, Surinam, Eslovakia, Mozambike, Mali, Hego Sudan, Eslovenia, Lituania, Ruanda, Estonia, Ginea Bissau eta Beninen, 2.000 baino gehiago atzeman dira.

Milatik gora daude: Islandia, Sierra Leona, Tunisia, Yemen, Angola, Zeelanda Berria, Gambia, Siria, Uruguai, Uganda, Jordania, Letonia, Georgia, Zipre, Liberia, Malta, Burkina Faso, Botswana, Niger, Togo, Bahamak eta Jamaika.

Ez dira mila positiboetara iristen Chad, Andorra, Sao Tome eta Principe, Botswana, Lesoto, San Marino, Bahamak, Vietnam, Tanzania, Taiwan, Guyana, Burundi, Comoras, Birmania, Mauricio, Mongolia, Eritrea, Kanbodia, Trinidad eta Tobago, Brunei, Barbados, Monako, Seychelle, Papua Ginea Berria, Bhutan, Antigua eta Barbuda, Liechtenstein, Belize, Saint Vincent eta Grenadinak, Fiji, Santa Luzia, Granada, Ekialdeko Timor, Laos, Dominika eta San Kristobal eta Nieves.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia Erresuma Batua Espainia Gaixotasunak Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Iran Kolonbia India Brasil Latinoamerika Txile Osasun albisteak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea