Mundua -

Koronabirusa

21,5 milioi kasu eta 771.00 hildako koronabirusagatik mundu osoan

Estatu Batuetan daude kasu eta hildako gehien —4,3 milioi positibo eta 169.483 biktima—, eta gero datoz Brasil, India, Errusia eta Hegoafrika.

Osasun langilea Mexikon. Argazkia: EFE
Osasun langilea Mexikon.
Osasun langilea Mexikon. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak 21,5 milioi pertsona kutsatu utzi ditu mundu osoan. Horietako 771.000 hil dira eta 13 milioi paziente osatu dira 188 estatu eta lurraldetan, Johns Hopkins Unibertsitatearen datuen arabera.

Guztira, 21.462.593 pertsona kutsatu ditu birusak. Pandemiak 771.111 hildako utzi ditu, hau da, 6.408 hildako egunean.

Ameriketako Estatu Batuetan daude kasu gehien, 5,3 milioi positiborekin, eta bertan utzi ditu pandemiak hildako kopururik altuena, 169.483. Azaroan egingo dituzten presidenterako hauteskundearen eztabaidan sartu da osorik pandemia, batez ere posta bidezko botoaren gaian.

Brasil dago bigarren postuan kasuetan eta hildakoetan: 3,3 milioi positibo eta 107.232 biktima. Era berean, herrialde horretan daude osatu diren pertsonen kopururik altuena: 2,6 milioi. Jair Bolsonaro gogor kritikatu dute herrialdean eta atzerrian pandemiaren kudeaketagatik.

Hirugarren postuan India dago, 2,6 milioi positibo eta ia 50.000 hildakorekin, azken egunean 63.000 kasu berri gehituta. Errusia laugarren tokian dago, 915.808 kasutik gora eta 15.585 hildakotik gora erregistratuta. Bosgarren postuan, Hegoafrika da Afrikan herrialderik kolpatuena, 583.653 positibo eta 11.677 hildako baino gehiagorekin.

Latinoamerika da pandemiaren epizentroetako bat, eta nabarmentzeko modukoak dira Mexiko —517.714 kutsatu eta 56.453 hildako—, Peru —516.296 eta 25.856—, Kolonbia —456.689 eta 14.810— eta Txile—383.902 eta 10.395—.

Zerrendaren hamargarren postuan Espainia dago. Aste honetan berriz gainditu du Iran, ia 343.000 kutsatu eta 28.600 hildako baino gehiagorekin. Islamiar Errepublikan 341.070 pertsona kutsatu dira eta 19.492 hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak India Brasil Koronabirusa