Mundua -

Bielorrusia

Bielorrusiako oposizioko buru Maria Kolesnikova atxilotu dute Minsken

Lekukoen arabera, ezezagun batzuek atxilotu dute Kolesnikova, Arte Museo Nazionaletik gertu.

Maria Kolesnikova, Bielorrusiako oposizioko buruzagia. Argazkia: EFE
Bielorrusiako oposizioko buruzagi Maria Kolesnikova atxilotu dute Minsken
Maria Kolesnikova, Bielorrusiako oposizioko buruzagia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bielorrusiako oposizioko buru Maria Kolesnikova atxilotu dute astelehen goiz honetan Minsk hirigunean, Bdg Delovaya Gazeta eta Tut egunkariek aipatutako zenbait lekukok jakitera eman dutenez.

Lekuko horien arabera, ezezagun batzuek atxilotu dute Kolesnikova, Arte Museo Nazionaletik gertu, Bielorrusiako hiriburuan. Dirudienez, autobus txiki urdin batean sartu dute. Ibilgailu horrek "komunikazioa" hitza zeukan idatzita.

Bielorrusiako oposizioko Koordinazio Kontseiluko kide Maxim Znakek eman du, hain zuzen, albistearen berri. "Koordinazio Batzordeko bozeramaileak eman dit atxiloketari buruzko informazioa", esan du, Sputnik informazio agentziak jakinarazi duenez.

Bielorrusian krisi larria bizi dute abuztuan hauteskundeen emaitzak iragarri zituztenetik, oposizioak iruzurra egon zela salatu baitzuen. Harrezkero, herrialde horretan inoiz izan diren manifestazio handienak egin dituzte.

Azken asteetan, gainera, Alexander Lukanshenkok zuzendutako erregimenak (Errusiak babestutakoa) protesten aurkako neurriak zorroztu eta dozenaka manifestari, kazetari eta aktibista atxilotu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Errusia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak