Mundua -

AEBko hauteskundeak

Zuzenean eta aldez aurretik botoa eman eta posta bidezkoa kritikatu du Trumpek

Estatu Batuetako presidenteak eta hautagaiak txantxetan esan du: "Trump izeneko tipo baten alde bozkatu dut".

Donald Trump, hauteskunde ekitaldi batean, Floridan. Argazkia: EFE
Donald Trump, hauteskunde ekitaldi batean, Floridan.
Donald Trump, hauteskunde ekitaldi batean, Floridan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak aldez aurreko botoa eman du azaroaren 3ko hauteskundeetan. Presidentea izan nahi du beste agintaldi baterako, Joe Biden presidenteorde ohi hautagai demokrataren aurrean.

"Trump izeneko tipo baten alde bozkatu dut", esan du txantxetan, West Palm Beacheko liburutegi batean botoa eman ostean.

Ondoren, presidenteak berriz kritikatu du posta bidezko boto sistema, azken hilabeteetan egin duen bezala. Hauteskundeetan iruzurra bultzatzen duela uste du. Alderdi Errepublikanoaren salaketa hauek ez dituzte aintzat hartu hauteskundeetako agintariek eta epaitegiek.

"Boto segurua izan da, posta bidez bidaltzen duzunena baino askoz seguruagoa. Hori esan diezazuket. Dena perfektua izan da, oso zorrotza, arauen araberakoa. Botoa posta bidez bidaltzen duzunean… ezin da zuzenean bozkatzea bezain segurua izan", esan du presidenteak.

Azken orduetan zenbait ekitalditan parte hartu du presidenteak, Floridan. Presidentetzarako hauteskundeetako estatu lehiatuenen artean dago, eta bertako 29 ordezkariak oso garrantzitsuak izango dira hautagai errepublikanoarentzat.

Ekitaldi horietan, Trumpek Bidenen kontra jo du. Txinak irabaztea nahi duen hautagaia dela esan du, eta bera eliteen kontrako hautagaia dela esan du. "Ez dut Washingtongo politikari bat ematen ez naizelako Washingtongo politikari bat", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Hautagaiak gaur Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden azken albisteak Correosen bulegoak gaur