Mundua -

KORONABIRUSA

Ingalaterran abenduaren 2an amaituko da itxialdia

Konfinamendua modu mailakatuan malgutuko dute, lurralde bakoitzaren egoera epidemiologikoaren arabera. Arrisku gutxieneko tokietan, 4.000 lagun sartu ahalko dira aire zabaleko kirol estadioetan.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko argazki batean. EFE
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko argazki batean
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingalaterran datorren abenduaren 2an amaituko da azaroaren 5etik indarrean den itxialdia. Hala iragarri du bart Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak.

Itxialdia malgutzeko prozesua modu mailakatuan egingo dute, lurralde bakoitzaren egoera epidemiologikoaren arabera. Gainera, Gobernuak hiru agertoki aurreikusten dituen alerta sistema berria jarri du martxan.

Ahal den guztietan etxetik lan egitea aurreikusten du alertako lehen mailak. Bigarren mailan, edari alkoholdunekin funtsezko janariak zerbitzatzen ez dituzten pub eta tabernak itxiko dituzte. Hirugarren mailan, berriz, pub, taberna eta jatetxeak itxiko dira, jatekoak etxera eramateko zerbitzua eskaintzen dutenak izan ezik. Hotelek eta barruko aisialdi jarduerek ere itxita egon beharko dute.

Maila bakoitzean zein eremu dauden astearte honetan iragarriko dute, kutsatze tasaren eta ospitaleen okupazioaren arabera.

Araudi berri horren arabera, gimnasioek, tabernek, ile-apaindegiek eta ezinbestekoak ez diren jarduerek ireki ahalko dute. Gainera, arrisku gutxieneko tokietan, 4.000 lagun sartu ahalko dira aire zabaleko kirol estadioetan.

Boris Johnsonek negura begira egin eta Komunen Ganberan aurkeztu duten COVID planaren arabera, aurrerantzean sei laguneko bilerak egin ahalko dira, ia hilabetez bi laguneko muga indarrean egon ostean.

Gainera, erlijioarekin lotutako ospakizunak egin ahalko dira eta aire zabaleko kirol jarduera guztiei ekingo diete berriro, betiere distantzia soziala errespetatuz. Pub, taberna eta jatetxeak ixteko ordua 22:00etatik 23:00etara atzeratu dute eta azken eskaerak 22:00etan egin ahalko dira.

"Negu gogorra" izango dela onartu du Johnsonek, eta gaineratu du Gabonak ez direla normalak izango. Ildo horretan, adinekoekin bilerak egiteko arriskuaz ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Erresuma Batua Gaurko titularrak Eguneko albisteak Ingalaterra azken ordukoa Britainiar lehen ministro ohia Koronabirusaren olatua gaur