Itxi

Mundua

'Brexit'a

"Datozen egunetan" Bruselan biltzea adostu dute Von der Leyenek eta Johnsonek

agencias | redacción

"Gure negoziazio taldeei eskatu nahi diegu ditugun desadostasunak zerrendaratzea, Bruselan egingo dugun bileran eztabaidatzeko", esan dute biek ala biek ohar batean.

  • Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa

    Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. EFEren artxiboko irudia

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak astelehen honetan telefono bidez adostu dute "datozen egunetan" Bruselan biltzea, brexitarekin lotutako negoziazioak bideratzeko.

"Gure negoziazio taldeei eskatu nahi diegu ditugun desadostasunak zerrendaratzea, Bruselan egingo dugun bileran eztabaidatzeko", esan dute ohar batean, telefonoz izandako solasaldiaren ostean.

Era berean, biek ala biek adierazi dute ez direla akordio baterako baldintzak betetzen, oinarrizko hiru gaitan desadostasunak dituztelako.

Hain zuzen ere, enpresa britainiarren eta EBko konpainien arteko bidezko lehiakortasuna ziurtatzeko bermeekin, arrantzarekin eta etorkizuneko akordioaren inguruko eztabaidetan irtenbideak bilatzeko mekanismoekin dituzte desadostasunak.

Esan bezala, gaur arratsaldean telefono bidezko solasaldia izan dute Von der Leyenek eta Johnsonek, 17:00ak aldera (16:00ak GMT). Larunbatean ere hitz egin zuten.

Izan ere, ostiralean Londresek eta Bruselak negoziazioak etetea erabaki zuten, baina larunbateko deiaren ostean, elkarrizketak abiatu zituzten berriro ere Belgikako hiriburuan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena