Mundua -

GERTAERA

Hiru polizia hil dituzte Frantzian ustezko indarkeria matxista kasu batean

Ustezko hiltzailea hilda aurkitu dute gaur goizean, Gerard Darmani Barne ministroak twitter bidez jakinarazi duenez.

Hiru polizia hilda Frantzian ustezko indarkeria matxista kasu batean. EiTBko bideo bateko irudia
Hiru polizia hil dituzte Frantzian ustezko indarkeria matxista kasu batean
Hiru polizia hil dituzte Frantzian ustezko indarkeria matxista kasu batean

1:17

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru polizia hil dira eta laugarren bat zaurituta dago ustezko indarkeria matxista kasu batean parte hartu ostean, Saint-Just herri txikian, Frantzia erdialdean. Ustezko hiltzailea hilik aurkitu dute goizean, Gerard Darmani Barne ministroak twitter bidez iragarri duenez.

Gertakaria gauerdia pasatxo izan da, indarkeria ekintza bat gertatzen ari zela ohartarazten zuen dei bat jaso ondoren, bi agente etxebizitza batera joan direnean,  tokiko hedabideen arabera.

Jendarmeek gizon bat aurkitu dute etxean, bere onetik aterata. Etxebizitzari su eman eta tiro egin die teilatuan babestu den emakume bat artatzen saiatu diren jendarmeei.

Erasotzaileak hainbat tiro egin ditu, eta bi polizia hil ditu. Tiroen ostean, inguruan zeuden beste jendarme batzuk esku hartzen saiatu dira, suhiltzaileei suaren berri emateko, eta horiei ere tiro egin die gizonak.

Guztira, hiru jendarme hil dira bala zaurien ondorioz, eta laugarren bat, ospitalera eraman dute, iztarrean zauria zuela.

Susmagarriak 48 urte zituen eta aurrekariak zituen adingabeen zaintzarekin lotutako arazoengatik. Ihes egitea lortu du eta berehala polizia operazio handi bat jarri da martxan.

Hala ere, gaur goizean hilda aurkitu dute, Gerard Darmani Barne ministroak twitter bidez jakinarazi duenez.

Mehatxatutako emakumea onik dago eta gertatutakoa argitze aldera, galdeketa egiten ari zaio polizia.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Tratu txarrak Espainian Frantzia albisteak Albisteak Gaur Albisteak