Mundua -

Koronabirusa

Johnsonek EBko buruzagiekin hitz egingo du "txertoen nazionalismoa"ri aurre egiteko

Covid-19aren aurkako txertoak Erresuma Batura esportatzeari mugak jartzearen kontra agertu da.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak Europar Batasuneko buruzagi politikoekin hitz egiteko asmoa du covid-19aren aurkako txertoak Londresera esportatzeari mugak jartzeko planteamenduak errefusa ditzaten eskatzeko eta "txertoen nazionalismoa" galarazteko.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak aurreko astean esan zuen Europar Batasuna baliabide guztiak aztertzen ari dela farmazia enpresek adostutakoa bete dezaten, eta zentzu horretan, Londresi ohartarazi zion ez dutela baztertzen Erresuma Batuko esportazioa debekatzea, AstraZenecak ez baditu zuzentzen EBrekin dituen atzerapenak.

Ostegunean EBko buruzagiek batzarra egingo dute bideokonferentziaz txertaketaz hitz egiteko, eta hainbat estatutan kutsatzeetan izaten ari den gorakada aztertzeko. Goi-bilera birtualaren aurretik Johnsonek horietako batzuekin hitz egingo duela espero da, The Financial Times-ek jakinarazi duenez.

Johnsonek 27ei ze mezu helarazi nahi dien galdetuta, Helen Whately Erresuma Batuko Osasun Estatu idazkariak Sky News-i esan dio "Europar Batasunari konpromisoak gogoraraziko" dizkiola.

"Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak lehen ministroari promestu zion Europar Batasunak ez ziela enpresei txertoen hornidurarekin dituzten betebeharrak betetzea galaraziko, eta EBk konpromiso hori bete beharra dauka", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Erresuma Batua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Boris Johnson Koronabirusa