Publizitatea
Itxi

2021/03/24

22:26

Mundua

Israel

Netanyahuk ez du lortu gehiengoa Israelgo hauteskundeetan

agentziak | eitb media

Gehiengotik bi eserlekura geratuko da, nahiz eta Yamina eskuindarren babesa lortu.

  • Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa

    Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren Likud alderdien blokea Parlamentuan Gobernua osatzeko gehiengoa lortzeko behar den ordezkari kopuruaren azpitik geratuko da, astearteko hauteskundeetako botoen % 87 zenbatuta.

Horrela, Likudek 30 eserleku lortuko ditu, Yesh Atid oposizioko kideak 18, Shasek 9, Urdina eta Zuriak 8 eta Torako Judaismo Batuak, Yaminak eta Alderdi Laboristak, 7. Bestalde, Esperantza Berriak, Yisrael Beitenuk, Sionismo Erlijiosoak eta Arabiar Zerrenda Bateratuak 6 lortu dituzte.

Horiei Meretz eta Raam gehitu behar zaizkie, 5 eserlekurekin, azken alderdi horrek botoen % 3,25eko muga gainditu ostean.

Zenbaketaren emaitzak ikusita, Netanyahuren blokea 61 eserlekutik behera geratu da Parlamentuan gehiengoa lortzeko (120 ordezkari), nahiz eta Naftali Bennetten Yaminaren babesa lortu.

Alderdi eskuindarrak Netanyahuren aurkako kanpaina egin du, Bennettek hautagai gisa aurkeztu du bere burua lehen ministro izateko, eta hori mehatxu bat izan da lehen ministroarentzat eta blokearentzat, Yaminari zerbait eskaini beharko baitio gehiengo posible bat bermatzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;