Mundua -

EKIALDE HURBILA

Jerusalemgo kontsulatu palestinarra berriro zabalduko duela iragarri du AEBk

Donald Trumpen administrazioak kontsulatuaren eta enbaxadaren bat-egitea gauzatu zuen 2019an, Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortu eta enbaxada Tel Avivetik lekualdatu eta bi urtera.

Anthony Blinken eta Mahmoud Abbas, Ramalan. Argazkia: EFE
Anthony Blinken eta Mahmoud Abbas, Ramalan
Anthony Blinken eta Mahmoud Abbas, Ramalan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antony Blinken Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Estatu idazkariak Jerusalemgo kontsultatu palestinarra berriro zabaltzeko konpromisoa hartu du astearte honetan Jerusalemera eta Ramalara egin duen bisitan.

Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortu eta enbaxada Tel Avivetik lekualdatu eta bi urtera, 2019an, Donald Trump presidente ohi estatubatuarrak kontsulatuaren eta enbaxadaren bat-egitea gauzatu zuen.

"AEBk aurrera jarraituko du Jerusalemgo kontsulatua berriro irekitzeko prozesuarekin. Pauso garrantzitsua da", adierazi du AEBko diplomaziaren buruak. Antony Blinken Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearekin batzartu da Zisjordanian, aurrez Israelgo agintari nagusiekin bildu ostean. Batzar horietan, Israelen azken erasoaldia eta egun indarrean dagoen su-etena izan dituzte hizpide.

Palestinaren eta Israelen arteko gatazkan bake aukerak zapuzten dituen "aldebakarreko edozein ekintzaren" aurka agertu ostean, bi estaturen konponbidearekiko konpromisoa berretsi du.

AEBren eta Palestinako Aginte Nazionalaren arteko bilera aurrerapauso bat da. Izan ere, Palestinako Aginte Nazionalak harremanak hautsi zituen Donald Trumpen administrazioarekin Israelen aldekoa zela iritzita.

Bestalde, AEBko Gobernuak Kongresuari 75 milioi dolar eskatuko dizkiola iragarri du Antony Blinkenek palestinarrei laguntzeko. Gainera, Gazari 5,5 milioi berehalako laguntza emateko eta NBEren bitartez errefuxiatu palestinarrentzat 32 milioi emateko konpromisoa hartu du.

Ramalan Mahmud Abasekin bildu aurretik, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin elkartu da Jerusalemen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Palestina albisteak Mikel Ayestaran azken ordukoa Biden azken ordukoa Hiri Santua azken ordukoa Ekialde Hurbila