Publizitatea
Itxi

2021/07/13

10:37

Mundua

Kuba

Euskadi-Cuba elkarteak AEBk ezarritako "blokeoaren amaiera" eskatu du

EITB MEDIA

Bidenen Gobernuari ekonomia, finantza eta merkataritza blokeoa bertan behera uzteko eskatu dio, eta elkarretaratze bat deitu du ostegunerako, uztailak 15, 19:00etan Bilboko Areatzan.

  • Hamarnaka pertsona kalera irten dira Kuban blokeoaren aurkako protestetan. Argazkia: Euskadi-Cuba.

    Hamarnaka pertsona kalera irten dira Kuban blokeoaren aurkako protestetan. Argazkia: Euskadi-Cuba.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azken egunotan Kuban izaten ari diren mobilizazioen aurrean Euskadi-Cuba elkarteak AEBko Gobernuak eskatu du Bidenen Gobernuak ezartzen duen blokeo ekonomiko, finantzario eta komertziala bertan behera uzteko eskatzen zuen. Euskal Herria Sierra Maestra, Desembarco del Granma eta ACESMA Kubako emigrazio elkarteek ere bat egin dute eskaerarekin.

Elkarteak Kubako Iraultzari, herriari eta bere gobernuari babesa adierazi die "pandemiaren aitzakiaz aprobetxatuz, ezegonkortasun politikoa sortzeko saiakera berri baten aurrean". Hala, laster iragarriko dituzten ekintza solidarioetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dute.

Euskadi-Cuba elkartearen arabera, azken egunotako istiluak "ez dira osasun-krisi baten ondorio, helburu politiko nabarmenak dituen esku-hartze humanitarioa eskatzen duten agenteek ikustarazi nahi duten bezala". Protestak elikagaien, erregaiaren, sendagaien, garraioaren eta itzalaldi elektrikoen "hornidura ezaren krisiarekin" lotuta daudela azaldu dute. Gainera, berretsi dutenez, AEBko gobernuak finantzatutako kanpoko sare sozialetako lanak "egoera ekonomiko eskasa" aprobetxatu nahi du "kaosa eta ezegonkortasun politikoa" lortzeko.

Azkenik, "jada zabalduta dagoen beste gezur bat" ere salatu dute, "herrialdera laguntza materiala sartzeko debekua". Hala, Kuba hainbat herrialdetatik dohaintzak jasotzen ari dela argitu nahi izan dute.

Gertakarien harira eta babesa erakuste aldera, "Unblock Cuba: Gora Iraultza" lelopean elkarretaratzea deitu du Euskadi-Cuba elkarteak datorren ostegunerako, uztailaren 15a, Bilboko Areatzan. Sierra Maestra, Desembarco del Granma eta ACESMA elkarteek ere bat egin dute mobilizazioekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;