Mundua -

KORONABIRUSA

Dagoeneko Turkia, Ukraina eta Ipar Mazedoniara joan daiteke covid ziurtagiriarekin

Konexio berriek "bidaia seguruak erraztuko dituzte EBra eta EBtik". Europako Exekutiboak lanean jarraitzen du beste herrialde batzuek ere ziurtagirien Europako sarearekin bat egin dezaten.

Covid ziurtagiria. Argazkia: Osakidetza.
Covid ziurtagiria
Covid ziurtagiria. Argazkia: Osakidetza.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak ostiral honetatik onartzen ditu Turkiak, Ukrainak eta Ipar Mazedoniak emandako covid ziurtagiriak, herrialde horietako herritarrek EBko estatu kideetan sartzeko aukera izan dezaten, eta, aldi berean, hiru herrialde horiek baimena emango diete dokumentu hori duten europarrei.

Hain zuzen ere, erabaki horrek hiru herrialde horiek covid ziurtagirien Europako sistemarekin lotzea ekarriko du, ostegun honetan Europako Batzordeak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Beste herrialde batzuek ere Europako ziurtagirien sarearekin bat egin dezaten lanean jarraitzen duela esan du Europako Exekutiboak, eta konexio berriek hiru herrialdeekin "bidaia seguruak" erraztuko dituztela azpimarratu du.

"EBko covid ziurtagirian oinarritutako sistema erabiltzen duten eta nazioarteko estandarrak markatzen dituzten herrialdeen zerrenda azkar hazten ari dela ikusteak pozten nau. Horrek bidaia seguruak erraztuko ditu Batasuneko mugetatik haratago ere", adierazi du Didier Reyders EBko Justizia komisarioak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Eguneko albisteak Albisteak Turkia Bidaiak Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da Covid ziurtagiriaren berriak