Mundua -
Twitterren
Egeo Itsasoko argazki bat erabili du Sarkozyk hauteskunde kartelean
Twitterreko erabiltzaileek kartelaren hainbat bertsio eta parodia egin dituzte gaur.
Erredakzioa
Twitter sare sozialean eguneko gaietako bat da Sarkozyren atzoko iragarpena: Frantziako presidentetzarako hautagaia izango da berriro, eta gaur bere hauteskunde kartela erakutsi du Sarkozyk.
Twitterreko erabiltzaileek kartelaren hainbat bertsio eta parodia egin dituzte gaur. Horrez gain, PC Inpact webguneak argitaratu du Sarkozyk Greziako Egeo Itsasoko argazki bat erabili duela bere kartela egiteko.
Le Figarok, bere gaurko editorialean esan du, kartel honekin Sarkozyk nekazaritzarekin lotutako Frantziarekin apurtu nahi izan duela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea