Itxi

2021/10/11

08:39

Mundua

IRAK

% 41eko parte-hartzea izan da Irakeko Parlamentua aukeratzeko hauteskundeetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

25 milioi irakiarrek zuten botoa emateko eskubidea igandeko bozetan. Oposizioak boikoterako deia egina zuen.

  • Botoen zenbaketa Bagdadeko hautesleku batean

    Botoen zenbaketa Bagdadeko hautesleku batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iraken Parlamentua aukeratzeko egin dituzten hauteskundeetan, parte-hartzea azken urteetako txikienetakoa izan da, % 41 ingurukoa. 2018an parte-hartzea % 44,5ekoa izan zen. Guztira, 25 milioi irakiar zeuden botoa ematera deituta, baina oposizioak boikoterako deia egina zuen.

9,1 milioi boto-emaile joan dira hautetsontzietara, 2018ko hauteskundeetan baino 1,7 milioi gutxiago. Botoen zenbaketak aurrera jarraitzen du, eta datozen orduetan jakinaraziko dituzte behin betiko emaitzak. Tokiko hedabideek hauteslekuetan egindako inkesten arabera, Muqtada al Sadr erlijioso xiitaren alderdiak 2018an lorturiko garaipena errepikatuko du. 2018an Parlamentuko 329 eserlekuetatik 54 eskuratu zituen.

Irakeko hauteskundeetarako Europar Batasuneko behatzaile taldearen buru izan den Viola von Cramonen hitzetan, parte-hartzea ez da handia izan, baina eguna modu lasaian eta baketsuan igaro da. Gainera, Rudaw albiste agentziari egindako adierazpenetan, herritarrek hauteskundeetan emandako mezuari arreta jartzeko deia egin du Von Cramonek, parte-hartzeari erreferentzia eginez.

Mostafa al Kazemi Irakeko lehen ministroak botoa emateko deia egin zien herritarrei. Hala ere, oposizioak ez zuen atzoko hitzorduan konfiantzarik, eta boikot egiteko deia egin zuen.

2019ko urrian milaka irakiar kalera irten ziren zerbitzu gehiago eta erabat sustraitua dagoen ustelkeria amaitzea eskatzeko, eta protesta horien harira deitu zituzten hauteskundeak.

Mikel Ayestaran EITB Mediak Ekialde Hurbilean duen korrespontsala Bagdaden dago hauteskundeen nondik norakoak zuzenean jarraitzen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;