Mundua -

Koronabirusa

Austriak mugatu egin du covid-19aren aurkako txertoa jaso ez dutenen mugikortasuna

Astelehenetik aurrera, immunizatu ez diren pertsonak lanera, ikastera edo oinarrizko beharrak asetzera soilik atera ahal izango dira kalera.

Jendea terraza batean musukoarekin. Argazkia: Efe
Jendea terraza batean musukoarekin. Argazkia: Efe
Jendea terraza batean musukoarekin. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusarekin kutsatutakoen kopuruak eta ospitaleetako presioak gora egin duenez, Austriako Gobernu kontserbadore-ekologistak covid-19aren aurkako txertoa jaso ez dutenen mugikortasuna mugatzea erabaki du, eta astelehen honetan sartuko dira neurriak indarrean.

"Egoera serioa da. Laugarren olatua erabat jotzen ari zaigu. Delta aldaerarengatik da bereziki, baina baita txertaketa tasa baxuagatik ere", adierazi du Alexander Schallenberg kantzilerrak.

Gaur iragarritako neurriak Austriako 8,9 milioi herritarren 2 milioiri eragingo die; izan ere, herritarren % 65ek jaso dute txertoa.

"Txertatutakoen ehunekoa lotsagarria da"

"Txertatutakoen ehunekoa lotsagarria da, eta gora egin ezean ezin dugu egoera honetatik atera", adierazi du kantziler austriarrak.

Astelehenetik aurrera, immunizatu gabeko pertsonak lanera, ikastera edo oinarrizko beharrak asetzera soilik atera ahalko dira kalera. Oinarrizko beharren artean daude elikagai eta sendagaiak erostera joateko hitzorduak edota medikuarenera edo txertoa jartzera joatekoak.

Beraz, txertoa hartu ez dutenak ezingo dira joan oinarrizkoak ez diren denda, jatetxe, taberna, gimnasio edo kultur eta kirol ekitaldietara, besteak beste.

Hala ere, aurreko hilabeteetan pandemiaren kontra ezarritako murrizketa edo konfinamendu aldietan bezalaxe, etxetik gertu paseatzeko aukera izango dute.

Neurriak ez die eragingo 12 urtetik beherakoei eta haurdun dauden emakumeei, ezta institutuko ikasleei ere.

Txertatu gabeentzat neurri murriztaileak ezarri dituzte Herbehereetan, Austrian, Danimarkan eta Alemanian
Txertatu gabeentzat neurri murriztaileak ezarri dituzte Herbehereetan, Austrian, Danimarkan eta Alemanian
Txertatu gabeentzat neurri murriztaileak ezarri dituzte Herbehereetan, Austrian, Danimarkan eta Alemanian

0:56

Txertatu gabekoen intzidentzia altua

Schallenbergek azpimarratu duenez, txertoa jaso ez duten pertsonen artean koronabirusaren intzidentzia 100.000 biztanleko 1.700 ingurukoa izan da azken astean, eta goranzko joera nabarmena da.

Bien bitartean, txertoa jaso dutenen artean, 383koa da intzidentzia, eta beherantz egiten ari da.

Immunizatu gabeko pertsonek ezin zuten jatetxe eta tabernetan sartu azaroaren 8tik, eta neurriak ugaritu egin du txertoa jaso dutenen kopurua.

Azken 24 orduetan 11.552 pertsona kutsatu dira

Osasun agintariek gaur emandako datuen arabera, azken 24 orduetan 11.552 pertsona kutsatu dira gaitzarekin, eta intzidentzia 815ekoa izan da azken zazpi egunetan.

2020ko martxoan pandemia iritsi zenetik, Austrian 11.706 pertsona hil dira covid-19arekin lotuta, eta gaur egun 2.327 daude ospitaleratuta (433, zainketa intentsiboen unitateetan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Austria Koronabirusa