Mundua -

KORONABIRUSA

Covid-19aren aldaera berri bat hauteman du Frantziak

Koronabirusaren IHU aldaerak 46 mutazio ditu, omikronek baino gehiago. Munduko Osasun Erakundearen arabera, IHU "aldaera interesagarri bat da", baina "ez kezkagarria".

PCR proba egiteko jende ilara luzea Frantzian. Artxiboko argazkia: EFE
PCR proba egiteko jende ilara luzea Frantzian
Omikronek baino mutazio gehiago dituen SARS-CoV-2ren aldaera berria ikertzen ari dira Frantzian

0:23

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marseillako Unibertsitate Ospitaleko Institutuak koronabirusaren aldaera berri bat identifikatu du: IHU. Guztira, 46 mutazio ditu, omikronek baino gehiago. Kongoko Errepublikan irailean hautemandako beste aldaera batetik eratorritakoa da.

Orain arte ez da publiko egin, nahiz eta Marseillako Unibertsitate Ospitaleko Institutuak aldaera berria duela hilabete inguru hauteman zuen.

Gaur-gaurkoz dozekana kasu zenbatu dituzte Frantzian.

Munduko Osasun Erakundearen arabera, IHU "aldaera interesagarri bat da", baina "ez kezkagarria".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak COVID olatu berria MOE gaur