Mundua -

ukrainako krisia

Europar Batasuna AEBko ordezkariekin bilduko da gaur, Ukrainako krisiaz hitz egiteko

EBko Atzerri ministroek Antony Blinken AEBko Estatu idazkariarekin hitz egingo dute, Estatu Batuen eta Errusiaren arteko elkarrizketaren berri emateok. Gainera, EBk ere azaldu du, behar izatekotan, Errusia zigortzeko asmoa.

Antony Blinken, Estatu Batuetako estatu-idazkaria. Argazkia: EFE
Antony Blinken, Estatu Batuetako estatu-idazkaria. Argazkia: EFE
Antony Blinken, Estatu Batuetako estatu-idazkaria. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) atzerri ministroek Antony Blinken AEBko estatu-idazkariarekin hitz egingo dute gaur, Errusiarekin Ukrainako krisiari buruz izan dituen azken elkarrizketen inguruan. Izan ere, argi utzi du azkar zigortuko lukeela Mosku, bizilagunari eraso eginez gero.

EBko funtzionario batek Ukrainan gatazka ekiditeko harreman diplomatikoen egoerari buruz adierazi duenez, "Errusia AEBrekin duen elkarrizketan dago zentratuta orain".

Iturri horren arabera, "helburua da EBko ministroekin partekatzea Errusia eta AEBren arteko elkarrizketa, eta horren inguruko hausnarketan zein aurrerapauso ematen ari garen".

Europar Batasuna "oso erakunde esanguratsua da" Errusiarentzat, horren hitzetan. Era berean, EBk Moskuri azpimarratu dionez, "lehenago edo geroago, presente egon behar du" Europako segurtasunari buruzko elkarrizketetan, "bestela pentsaezina litzatekeelako".

Zigor azkarrak

Europar Batasunak aukera eman nahi dio elkarrizketari, baina, AEB eta gainerako aliatuak bezala, irmo azaldu da: Errusiak Ukrainaren aurkako beste eraso bat eginez gero, erantzuna "oso azakarra" eta "erabat argia" izango da, iragarri du.

Ministroek ez dute aurreikusita gaur neurri murriztaileei heltzea, baina zigor-sorta prest egongo litzateke jada.

2014an, Errusia era ilegalean Krimeako ukrainar penintsulari anexionatu zitzaionean eta Errusiako Armadak bertan esku hartzea aurreikusi zuenean, EBk zigor ekonomiko eta industrialak onartu zituen 72 orduan, aurretik prest zituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak bideoak Errusia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa