Mundua -

ukrainako krisia

Milaka pertsona atera dira Kieven, Ukrainaren batasunaren alde eta errusiar inbasio baten aurka

Ukrainako Defentsa ministroaren arabera, Errusiak ezin izango ditu ez Kiev ez herrialdeko gainerako hiriak hartu, armada oso "trebatuta" baitago unean.

Protestak Kieven. Argazkia: EFE
Protestak Kieven. Argazkia: EFE
Protestak Kieven. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona izan dira larunbat honetan Ukrainaren batasunaren alde Kieven, herrialdeko hiriburuan, egindako manifestazioan. Errusiar inbasio militar baten mehatxuari erantzuteko atera dira.

Shevchenko parketik abiatu da martxa. Antolatzaileek desberdintasun politikoak alde batera uzteko, bat egiteko eta "errusiar mehatxua" gaitzesteko deia egin diete ukrainarrei.

Andriy Leus Erresistentzia Mugimenduko koordinatzaileak nabarmendu duenez, "erakutsi nahi dugu ukrainarrak ez direla Putinen mehatxuen beldur, ez dituztela bere ultimatumak onartuko eta erresistentzia azalduko dutela, egoera dena dela".

Bestalde, Alexei Reznikov Ukrainako Defentsa ministroak baietsi du Errusiako indarrek ezingo lituzketela Kev, Jarkov edo Odesa hartu, "Ukrainako armada 2014an baino askoz indartsuagoa delako eta hobeto prestatuta dagoelako".

"Orduan jende asko ez zegoen psikologikoki eusteko prest, baina oraingo egoera erabat bestelakoa da", adierazi du Reznikovek. Orduko borrokaldiek "orbainak utzi dituzte bihotzean, baina askatasuna sendotu dute".

Gainera, Reznikovek nabarmendu duenez, hilabete honetan zehar Ukrainak herrialde desberdinetatik iritsitako 2.000 tonelada material militar moderno jaso ditu, eta ukrainar militarrak horiek erabiltzeko prest daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Protestak gaur Errusia-Ukraina gerra gaur