Itxi

Mundua

UKRAINAKO KRISIA

Scholz Putinekin bilduko da gaur Moskun, tentsioa baretzeko asmoz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

AEBko inteligentzia zerbitzuen arabera, Errusiako Armadak asteazken honetan inbadituko du Ukraina. Ukrainak ez ezik, Frantziak eta Erresuma Batuak ere ematen diote sinesgarritasuna teoria horri. Errusiak, bere aldetik, elkarrizketarako tartea badagoela berretsi du.

  • Militarrak Ukrainan

    Militarrak Ukrainan. Artxiboko argazkia: EFE

Olaf Scholz kantzilerra Vladimir Putin Errusiako presidentearekin batzartuko da gaur Moskun, Ukrainan gerra saihesteko ahalegin diplomatiko berri batean. Scholzen hitzetan, Alemania prest dago Europako segurtasunari buruzko elkarrizketa "serio" bat abiatzeko Errusiarekin.

Atzo, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin bilera egin ondoren, Olaf Scholzek berretsi zuen Alemania "Ukrainaren ondoan" dagoela. 

"Alemaniarentzat argi dago Ukrainaren aurkako beste eraso militar batek ondorio politiko, ekonomiko eta geoestrategiko larriak izango lituzkeela Errusiarentzat", adierazi zuen, eta mezu hori Moskura eramango duela gaineratu zuen.

Errusiaren balizko eraso baten aurrean, Alemaniak zer egin jakingo duela azpimarratu zuen Scholzek.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak "Batasun Eguna" deitu du otsailaren 16rako (asteazkena) herrialdean, Errusiaren balizko inbasioa egun horretan abiatuko dela dioten Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia zerbitzuen informazioen aurrean. Ukrainak ez ezik, Frantziak eta Erresuma Batuak ere ematen diote sinesgarritasuna teoria horri.

Ukrainari eraso egiteko asmoa ukatu du Errusiak, eta NATOrekin eta AEBrekin akordioa lortzea posible ikusten du segurtasun arloan "Errusiaren proposamenak entzuten" baldin badituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena