Mundua -

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA

Gizonak eta emakumeak aisialdi lekuetan batera egotea debekatu dute talibanek Afganistanen

"Igandeetan, astelehenetan eta astearteetan emakumeak bakarrik joango dira dibertsio parkeetara, hijaba jantziz gero, eta gizonak asteazkenetik larunbatera" agindu du Birtutea Sustatzeko eta Bizioa Prebenitzeko Ministerioak. Gainera, nesken eskolek itxita jarraituko dute.

Emakumezko irakasle batzuk, protestan. Argazkia: EFE
Emakumezko irakasle batzuk, protestan.
Emakumezko irakasle batzuk, protestan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistango Gobernu talibanak debekatu egin du gizonak eta emakumeak batera joatea aisialdi guneetara eta sexu bakoitzarentzako egun batzuk ezarri ditu.

"Igandeetan, astelehenetan eta astearteetan emakumeak bakarrik joango dira dibertsio parkeetara, hijaba jantziz gero, eta gizonek debekatuta izango dute egun horietan bertara joatea" agindu du ohar bidez Birtutea Sustatzeko eta Bizioa Prebenitzeko Ministerioak. Gizonezoak gainontzeko egunetan joan ahalko dira, asteazkenetik larunbatera, hain zuzen ere.

Aginduak dionez, Kabulgo inguru turistikoetara -Paghman, Shakardara, Estalif- sartzea baimentzen zaie emakumeei baina hijab osoa jantziz gero. Gainera, ezezagun eta atzerritarrekin ez ibiltzeko agintzen zaie.

Azken egunotan, antzeko beste hainbat erabaki hartu dituzte agintariek. Batetik, seigarren mailatik gorako nesken eskolak itxita mantentzea erabaki dute. Atzo manifestazioa egin zuten hainbat ikaslek eta irakaslek aginduaren kontra Kabulen.

Gainera, Afganistango aire konpainiei agindu diete debeka diezaietela bidaiatzea bakarrik doazen emakumeei, alegia, gizon edo zaintzailerik ez daramatenei.

Era berean, "hijab egokia" ez daramaten emakumeak ez hartzeko agindua dute taxi gidariek eta ezin dituzte emakumeak bidaia luzeetan eraman, gizonik gabe badoaz.

Emakumeek ezin dute jendeaurreko lanik ere izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Asia Afganistan