Mundua -
UKRAINAKO GERRA
Errusiak negoziaziorako beste proposamen bat bidali dio Ukrainari
Volodimir Zelenski presidente ukrainarrak, berriz, ukatu egin du gatazkari irtenbide negoziatua bilatzeko dokumenturik jaso izana. Bestalde, Errusiak dagoeneko Luhansk eskualdearen % 80 kontrolatzen du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Dmitri Pexkov Errusiako Gobernuaren bozeramaileak jakinarazi duenez, negoziatzaile errusiarrek negoziaziorako beste zirriborro bat bidali diete ukrainarrei. Dena dela, ez du dokumentuaren edukiari buruzko xehetasunik eman.
"Pilota beraien teilatuan dago, erantzunaren zain gaude", adierazi du, eta epeak ere ukrainarren esku daudela erantsi du.
"Ukrainaren aldetik lan-dinamika ez dela egokia azpimarratu du, eta ukrainarrek ez dutela negoziazio prozesua areagotzeko borondate handirik erakutsi. Vladimir Putin Errusiako presidenteak aurrez esana zuen ukrainarrek maiz aldatzen dutela beren jarrera.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ukatu egin du gatazkari irtenbide negoziatua bilatzeko Errusiaren idatzizko eskaintzarik jaso izana. "Ez dut ezer entzun, ez dut ezer ikusi. Ziur nago ez digutela ezer eman", esan du agintari ukrainarrak.
Errusiak Luhansk eskualdearen % 80 kontrolatzen du
Sergii Haidai Luhansk eskualdeko gobernadoreak CNN Ameriketako Estatu Batuetako telebista-kateari adierazi dionez, Luhansk eskuadearen ia % 80 tropa errusiarren kontrolpean dago.