Mundua -
Egipto
Pertsona bat hil da eta ehunka zauritu, Kairon izandako liskarretan
Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetarako hiru aste gelditzen direnean, indarkeria nagusi izan da Defentsa Miniterioren inguruan.
Erredakzioa
Soldatu bat hil da ostiral honetan sabelean jasotako tiroarengatik eta beste 296 pertsona zauritu dira Egiptoko Defentsa Ministerioaren inguruan manifestarien eta armadaren artean izan diren liskarren ondorioz.
Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetarako hiru aste gelditzen direnean, indarkeria nagusi izan da Defentsa Miniterioren inguruan, milaka manifestarik istiluak izan dituzte horiek zaintzen ari ziren soldaduekin.
Egipto gobernatzen duen Junta Militarrak argi utzi zuen ostegunean ez zuela utziko protestak Defentsa Ministeriora iristea, ezta Indar Armatuen beste eraikinitera ere.
Hala ere, oharpen horrek ez du ekidin kontzentrazio handi batek, batik bat gazte iraultzaileez eta salafisten jarraitzaileez betea, militarrek eurak sartzea galaraztea helburu izanda jarritako alanbre-hesia pasatzen saiatzea.
Istiluen ondorioz, Egiptoko Junta Militarrak ostiral honetan etxeratze-agindua dekretatu du 23:00etatik (21:00 GMT) larunbateko 06:00etara (04:00 GMT) Defentsa Miniterioaren inguruan, Kairon.
Soldatu bat hil da ostiral honetan sabelean jasotako tiroarengatik eta beste 296 pertsona zauritu dira Egiptoko Defentsa Ministerioaren inguruan manifestarien eta armadaren artean izan diren liskarren ondorioz. Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetarako hiru aste gelditzen direnean, indarkeria nagusi izan da Defentsa Miniterioren inguruan, milaka manifestarik istiluak izan dituzte horiek zaintzen ari ziren soldaduekin. Egipto gobernatzen duen Junta Militarrak argi utzi zuen ostegunean ez zuela utziko protestak Defentsa Ministeriora iristea, ezta Indar Armatuen beste eraikinitera ere. Hala ere, oharpen horrek ez du ekidin kontzentrazio handi batek, batik bat gazte iraultzaileez eta salafisten jarraitzaileez betea, militarrek eurak sartzea galaraztea helburu izanda jarritako alanbre-hesia pasatzen saiatzea. Istiluen ondorioz, Egiptoko Junta Militarrak ostiral honetan etxeratze-agindua dekretatu du 23:00etatik (21:00 GMT) larunbateko 06:00etara (04:00 GMT) Defentsa Miniterioaren inguruan, Kairon.