Mundua -

independentzia eguna israelen

Gutxienez hiru hildako Israel erdigunean, arma zuriz egindako eraso baten ostean

Europar Batasunak eraso "terrorista" gaitzetsi du, eta indarkeria eteteko eskatu.

Lekukoak, krimenaren agertokian. Argazkia: EFE
Lekukoak, krimenaren agertokian. Argazkia: EFE
Lekukoak, krimenaren agertokian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru pertsona hil dira eta beste zortzi zauritu ostegun honetan, Israelgo Independentziaren Egunarekin bat etorrita, Elad hirian arma zuriz egindako eraso baten ostean. Zerbitzu medikoek jakitera eman dutenez, zenbait zauritu larri daude orain, eta horietako bat egoera kritikoan.

Lekukoen arabera, bi gizon oinezkoen aurka oldartu dira hiriko parke batean. Horietako batek arma zuria zeraman, eta besteak pistola zirudiena, baina tiroketaren teoria baztertu dute.

Poliziak operatibo berezia zabaldu du, barrikadak altxatu eta helikoptero bat aireratu du, erasotzaileek ihes egiteko erabili duten ibilgailua jarraitzeko.

"Gure herriak borrokan eta Al Aqsa mezkitaren defentsan jarraituko du, baliabide guztiekin. Euren erasoek sionistak eta kolonoak kolpatuko dituzte, dauden tokian daudela", ospatu du Abd al Latif al Qanou Hamas Erresistentzia Mugimendu Islamikoko bozeramaileak.

Ildo beretik aritu da Yihad Islamikoa, eta "operazio heroikotzat" jo du gertatutakoa, "kolono bandek" Al Aqsa meskita "profanatu" zutenean gurutzatutako "marra gorriei" erantzun gisa.

Europar Batasunak erasoa gaitzetsi du

Bestalde, Europar Batasunak erasoa gaitzetsi du, eta "terroristatzat" jo. Era berean, doluminak helarazi dizkie biktimei eta horien familiei.

"Europar Batasuna Israelekin eta bere herriarekin dago une zail honetan. Indarkeriak eten egin behar du. Europar Batasunak erabateko konpromisoa dauka terrorismoaren aurkako prebentzioarekin eta borrokarekin", azpimarratu du ohar batean.

Tentsioaren gorakadaren agertoki izan da lekua apiriletik. Ramadanak, Aste Santuak eta Pazko judutarrak bat egin zuten orduan, Israelen segurtasun operazioen indartzearen erdian, martxoan hamabost hildako utzi zituzten atentatuen ostean.

Istiluak izan dira gaur ere Meskiten Zabalgunean, Ramadaneko azken ostiralean
Istiluak izan dira gaur ere Meskiten Zabalgunean, Ramadaneko azken ostiralean
Istiluak izan dira gaur ere Meskiten Zabalgunean, Ramadaneko azken ostiralean

0:43

Ondorioz, Armadak operazioak areagotu ditu Zisjordanian, eta zenbait sarekada egin dituzte, giroa gehiago okertu delarik. Gainera, gutxienez hogeita hamar hildako palestiniar utzi dituzte istiluek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Europar Batasuna Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Israel Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?