Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Errusiak Espainiako enbaxadako 27 diplomazialari kanporatu ditu

Astebeteko epea izango dute herrialdetik irteteko. Espainiako Gobernuak Errusiako hogei diplomazialari baino gehiago kanporatu ondotik, Errusiako agintariek hartutako neurria da, erantzun gisa.

Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrov artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrov artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrov artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Gobernuak Espainiak Moskun duen enbaxadako eta San Petersburgoko Kontsulatu Nagusiko 27 diplomazialari kanporatzeko agindua eman du asteazken honetan, Espainiak apirilaren 5ean hartutako neurriari erantzun asmoz, Errusiako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez.

Espainiako Gobernuak 25 diplomazialari errusiar herrialdetik irtenarazi eta gero, Errusiako agintariek ohartarazi zuten erantzun bat izango zuela ekintza horrek, eta hala izan da.

Marcos Gomez Espainiak Moskun duen enbaxadorea Errusiako Atzerri Ministerioan izan da goizean, eta bertan eman diote Errusiako Gobernuak hartutako azken neurriaren berri.

Sergei Lavrovek zuzentzen duen departamentuak zazpi egun eman dizkie neurriak eragiten dien diplomazialariei Errusiatik alde egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra