Mundua -

Gerra Ukrainan

Errusiarekin akordioa lotzeko aukera errefusatu du Ukrainako talde-negoziatzailearen buruak

Mijailo Podolyakek adierazi duenez, "Errusiarekin adostutako edozein konpromisok ez luke inolako baliorik izango, zinikoki beti gezurretan dabilen herrialde batekin ez baitago elkar ulertzerik".

Ukrainako soldadu bat, eztanda egindako zubi bati begira, Jarkoven. Argazkia: EFE
Ukrainako soldadu bat, eztanda egindako zubi bati begira, Jarkoven. Argazkia: EFE
Ukrainako soldadu bat, eztanda egindako zubi bati begira, Jarkoven. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gatazka konpontzeko Errusiarekiko balizko akordio baten aukera errefusatu du Mijailo Podolyak Ukrainako talde-negoziatzailearen buruak. Gaineratu duenez, ituna lotuz gero, "horrek ez luke inolako baliorik izango". Ukrainako Presidentziarako aholkulariak Telegrameko kontuan idatzi duenez, Kieveko aliatu batzuk planteatu dute sarritan ez luketeela Moskurekin negoziatzera derrigortu beharko.  

Podolyakaren iritziz, konpromiso batera heltzeko eta gerra aurretiko egoerara itzultzeko aukera "ilusioa da", eta "gatazkaren benetako izaera ulertzen ez dutenek" egindako planteamendua da. "Errusiarekin lotutako edozein akordiok ez luke inolako baliorik izango", adierazi du, "zinikoki beti gezurretan dabilen herrialde batekin ez dago elkar ulertzerik".

"Erdi Aroko eraso-gerra batean murgildu gaituen herrialde basatia da Errusia", esan du negoziatzaileak, Ukrainako mugak ez beste, nazioarteko segurtasuna ere mehatxatzen duena. "Indarrez bakarrik geldiarazi daiteke herrialde basati bat", ondorioztatu du Podolyakek, eta hitzeman du Ukrainak "azkeneraino" borrokatuko duela Errusiaren kontra, "beste aukerarik ez duelako".

Negoziatzeko Errusiaren eta Ukrainaren arteko azken bilera-sorta presentziala martxoaren 29an izan zen, eta ordutik elkarrizketak etenda daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra