Mundua -
AEB
Gay Harrotasunaren desfilean istiluak egitera zihoazen 31 supremazista zuri atxilotu dituzte Idahon
Atxiloketaren unean, bura estaltzeko oihal zuriak, babesteko elementuak, ke-bonba bat eta eskuin muturreko ideologiarekin lotutako ikurrak zeramatzaten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AEBko toki desberdinetatik etorritako eta eskuin muturreko mugimenduekin lotutako 31 supremazista zuri atxilotu ditu Poliziak Idahon (Amerikako Estatu Batuetako ipar-mendebaldean), bertako Poliziak jakitera eman duenez. Gay Harrotasunaren desfilerako istiluak prestatzea egotzi diete.
Coeur D'Alene hiriko Polizia burua den Lee Whiten arabera, "Patriot Front" (Fronte Patriotikoa) taldekoak dira atxilotuak, baita sortzailea ere.
Liskarrak sortzeko konspiratu izana leporatu diete baina, ikerketak aurrera egin ahala, litekeena da delitu gehiago egoztea.
Atxiloketaren unean, bura estaltzeko oihal zuriak, babesteko elementuak, ke-bonba bat eta ideologia supremazista zuriarekin lotutako ikurrak zeramatzaten. Horiek ikusita, auzokide batek Polizia deitu zuen esanez "Armada txiki bat" zirudiela.
Ekaina LGTBIQ (lesbianak, gay, transexualak, bisexualak, intersexualak eta querr) Harrotasunaren hilabetea dela eta, mundu osoan martxak izaten ari dira.