Mundua -

Euroaren inguruko galdeketa

Alemaniak ezeztatu egin du Greziako erreferenduma proposatu izana

Ekainaren 17ko hauteskundeekin batera, Angela Merkelek Grezian euroaren inguruko galdeketa egitea proposatu duela esan du Atenaseko gobernuko bozeramaileak.

Angela Merkel
Alemanik ezeztatu egin du Greziako erreferenduma proposatu izana
Angela Merkel

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako gobernuak ezeztatu egin du Angelak Merkelek Grezian euroaren inguruko erreferenduma egitea proposatu izana. ''Informazio horiek ez dira zuzenak'', esan du Alemaniako gobernuko bozeramaile batek.

Horrela, gezurtatu egin dute aurretik Dimitris Tsiodrasel Greziako gobernuko ordezkariak esandakoa. Tsiodraselen arabera, ekainaren 17an, hauteskundeen errepikapenarekin batera, Grezian euroaren inguruko erreferenduma egitea proposatu dio Merkelek Karolos Papulias Greziako presidenteari, bertako herritarrek euroan jarraitu nahi duten ala ez adierazi dezaten.

Ez da izan eguneko ezeztapen bakarra

EBk gezurtatu egin du Grezia eurogunetik ateratzea prestatzen egotea. Europako Batzordearen eta Olli Rehn Ekonomia Gaietarako komisarioaren arabera, EB ez da egoera prestatzen ari Grezia eurogunetik ateratzeko balizko aukeraren aurrean. Beraz, Karel De Gucht Merkataritza komisarioaren hitzak ezeztatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea