Mundua -

KRISIA EKUADORREN

Ekuadorko presidentea kargutik kentzeko eskatu du emakume indigenak buru zituen martxa batek

Ekuadorko Asanblada Nazionalak 16:00etatik aurrera berrekingo dio (23:00ak Euskal Herrian) Guillermo Lasso kargugabetu ala ez erabakitzeko eztabaidari.

Lassoren kontrako manifestariak Quiton. Argazkia: EFE
Lassoren kontrako manifestariak Quiton. Argazkia: EFE
Lassoren kontrako manifestariak Quiton. Argazkia: EFE

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekuadorko Asanblada Nazionalak Guillermo Lasso presidentearen kargugabetzeari buruzko eztabaida luzeari ekingo dio 16:00etan (Euskal Herrian 23:00ak direnean). Virgilio Saquicela Parlamentuko presidenteak baieztatu duenez, oraindik 40 bat diputatu daude agintariaren kargugabetzeari buruz hitz egiteko euren txandaren zain.

Ebazpenak batzarkideen bi herenen aldeko botoa beharko du, 92 boto, hain zuzen ere.

Ekuadorko Nazionalitate Indigenen Konfederazioak (CONAIE) eta beste gizarte-erakunde batzuek deituta, lanuzte nazionala egiten ari dira oinarrizko elementuen kostuen igoeragatik protesta egiteko. Azken protesta jendetsua emakume indigenek ireki dute.

14. eguna dute protestan, eta, gutxienez, lau pertsona hil dira denbora horretan. Azken orduotan elkarrizketak hasiko zituztela zabaldu bada ere, Leonidas Iza CONAIEko presidenteak ohartarazi du mobilizazioari eutsiko diotela, Virgilio Saquicela Asanbladako presidentearekin eta Gobernuko ministroekin akordiorik lortu ez dutelako. Izan ere, atzo egindako bileran ez zela euren eskaerarik aztertu ere egin salatu du.

Beste aldean, Quitoko auzo aberatsenetako bateko biztanleek ere manifestazioa egin zuten atzo Gobernuaren aurkako protesten kontra eta Leonidas Iza buruzagiaren kontra.

Manifestantes acomodades contra el líder indígena Iza. Foto: EFE

Manifestantes acomodades contra el líder indígena Iza. Foto: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Azken ordukoa protestak Ekuador