Itxi

Mundua

UKRAINAKO GERRA

Zaporizhiako zentral nuklearrean akzio militarrik ez egiteko eskatu du Guterresek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gerraren bukaeraren inguruan eta hori lortzeko beharrezkoak diren “bide diplomatikoen” inguruan mintzatu dira NBEko idazkari nagusia eta Turkiako presidentea.

  • Guterres eta Zelenski, bileraren aurretik. Argazkia: EFE.

    Guterres eta Zelenski, bileraren aurretik. Argazkia: EFE.

Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik ostegun honetan NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresi eskatu dio erakundeak berma dezala Errusiako tropen kontrolpean dagoen Zaporizhiako zentral nuklearraren desmilitarizazioa, "han hondamendirik gerta ez dadin". Guterresek, bestalde, zentralean akzio militarrik ez egiteko eskatu du.

Zelenskik esan du Errusiako tropen "nahita eragindako izuak ondorio global katastrofikoak" izan ditzakeela "mundu osoan", Ukrainako presidentearen bulegoak Leopolisen egindako bileraren ostean jakinarazi duenez.

Gainera, Zelenskik esan duenez, NBEk "leku estrategiko horren segurtasuna, desmilitarizazioa eta tropa errusiarrekiko erabateko askapena bermatu behar ditu".

Ukrainako presidenteak bilera bat izan du Guterresekin eta Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearekin, eta, besteak beste, Ukrainatik zereala garraiatzearen egoerari buruz hitz egin du, duela gutxi Istanbulen (Turkia) lortutako akordio baten ondorioz desblokeatuta.

"Zerealaren ekimena ezartzeko koordinazioarekin jarraitzea adostu dugu", esan du Zelenskik.

"Bere garapenaren norabide posibleez ere hitz egiten ari gara, ukrainarren deportazio bortxatu eta ilegalaz eta gure langile militar eta medikuen askapenaz", gaineratu du Ukrainako presidenteak.

Zelenski, Guterres eta Erdoganen arteko bilera Leopoliseko Potocki jauregian izan da, eta Guterresek Odesa eta bertako portua bisitatzeko asmoa du ostiral honetan. Azken hori zereal ukrainarra esportatzeko erabiltzen ari dira NBEk eta Turkiak bultzatutako akordioaren barruan.

Bestalde, Antonio Guterres ONUko idazkari nagusiak zentralean akzio militarrik ez egiteko eskatu du. Gainera, akordio bat eskatu du zentral hori azpiegitura zibil gisa erabiltzeko eta eremuko segurtasuna bermatzeko.

"Instalazioa ez da operazio militar baten parte gisa erabili behar. Aldiz, akordio bat behar da lehen baino lehen, Zaporizhia azpiegitura zibil gisa soilik berrezartzeko, eta zonaldeko segurtasuna bermatzeko", esan du Volodimir Zelenskirekin batera egindako agerraldian.

Guterresek bermatu duenez, idazkaritza nagusiak ahalmena dauka Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Zaporizhian egindako edozein misio babesteko, Errusia eta Ukraina bat etortzearen baldintzapean.

Txernobyl berri baten aurka ohartarazi du Erdoganek

Gainera, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Errusiaren inbasioak eragin lezakeen hondamendi nuklear berri baten arriskuaz ohartarazi du. Izan ere, zenbait zentral atomiko daude Ukrainan, borrokaldien helburu.

"Ez dugu beste Txernobyl bat nahi", adierazi du Erdoganek, hiru aldeko bilera amaitu ostean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena