Mundua -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat hil dute Egipton, ezkontza proposamena errefusatu ostean

29 urteko gizonezko batek bizkarretik tiro egin dio 19 urteko emakumeari, harekin ezkontzeari uko egin eta gero.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume gazte bat tiroz hil dute Egipton, gizonezko batek egindako ezkontza-proposamena errefusatu ostean, Menufiyako Poliziak igande honetan jakitera eman duenez. Hiru hilabete dira Egipton ere beste gazte batek sastadaz hil zuela harekin ezkontzeari uko egin zuen beste emakume bat.

Polizia ikerketaren arabera, krimena larunbat gauean jazo da, Toujeko herrian, Menufiya udalerrian (Egiptoko iparraldean). Unibertsitatean Hezkuntza Fisikoa ikasten ari zen 19 urteko emakumea tirokatu du 29 urteko gizonak, bizkarretik, familiaren etxe parean eta, jarraian, bertatik ihes egin du. Dirudienez, ezkontzeko proposamena egin zion gizonak gazteari, baina horrek ezetza eman zion.

Ekain amaieran, Mansurako unibertsitatean, 20 urteko beste ikasle bat sastadaz hil zuen klasekide batek, harekin ezkontzeari uko eginda, mehatxatu ostean. Krimenaren ondorioz, sumina zabaldu zen Egipton, urtero ehunka emakume hiltzen dituztelako genero indarkeriaren ondorioz.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Nazioartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Egipto