Mundua -

ENERGIA

Nord Stream gasbidea Siemens Energyk turbina konpontzen duenean jarriko dela berriz martxan esan du Errusiak

Moskuk azpimarratu du energia konpainiaren betebeharra dela arazoa konpontzea, kontratu bat tarteko. Siemensek, berriz, azpimarratu du olio ihesa ez dela gasbidea erabat gelditzeko arrazoia eta, badirela, gainera, nahikoa turbina arazoa "in situ" konpontzeko.

Lakhta Center, Gazpromen egoitza. Argazkia: EFE
Lakhta Center, Gazpromen egoitza
Lakhta Center, Gazpromen egoitza. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusia eta Alemania Itsaso Baltikoaren azpitik lotzen dituen Nord Stream gasbideak itxita jarraitzen du eta Nikolai Shulginov Errusiako Energia ministroak astearte honetan adierazi du Siemens Energyk turbina konpontzen duenean hasiko dela berriz ere gasa ponpatzen, hau da, energia konpainiak kontratua betetzen duenean.

Iragan hastean Gazpromek iragarri zuen gas hornidura erabat etengo zuela Nord Stream 1 gasbidetik, orain arte funtzionatzen zuen estazio bakarrean mantentze lanak egiten ari zirela atzeman zuten olio ihes bat tarteko.

Horren aburuz, Siemens Energyri dagokio Portovayako (Leningrado eskualdean) konpresio-estazioko turbina konpontzea, lantegi espezializatu batean bakarrik konpon baitaiteke, Kanadako enpresa germaniarraren lantegian, esaterako.

Hala ere, Siemensek adierazi du olio ihesa ez dela gasbidea erabat gelditzeko arrazoia, arazoa "in situ" konpon baitaiteke. Gainera, ziurtatu duenez, nahikoa turbina daude erabilgarri.

Baina Kremlinen eta Gazpromen esanetan zigorrak dira konpresore estazioan arazoak sortzen dituztenak, ez baitago ordezko piezarik turbina batek huts egiten badu eta konpondutakoak ezin baitira Errusiara itzuli mendebaldeko murrizketengatik.

Ildo horretan, Moskuk berretsi du egoera horretan gasbideko arazoak gertatzen jarraituko dutela, eta, Kanadan konpondutako turbinarekin gertatutakoa ikusita, orain kaltetutako motorra ezin izango dela konpondu zigorrak kendu ezean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mosku Errusia Alemania Eguneko albisteak Albisteak Gas naturala Errusia-Ukraina gerra