Itxi

Mundua

ITALIA

Melonik azken ordura arte itxarongo du botoa emateko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

51 milioi italiar inguru daude hautetsontzietara deituta. Giorgia Meloni ultraeskuindarra aterako da garaile, galdeketa guztien arabera.

01:40
Hauteslekua. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Gaur, igandea, hauteskundeak dituzte Italian, Parlamentua osatzen duten bi ganberen osaketa erabakitzeko.

Giorgia Meloni Italiako Anaiak eskuin muturreko alderdiko hautagaiak botoa emango du Erromako hauteslekuan, 22:00etatik aurrera, hautestontziak itxi aurretik.

Meloni da eskuineko gobernuburu faboritoa, igande honetako hauteskunde orokorren ostean, "historia egitea" espero baitu. Buruzagi ultraeskuindarrak mezu labur bat argitaratu du Twitterren: "Idatzi dezagun elkarrekin historia".

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Hauteskunde eguna, Italian

51 milioi italiar inguru daude deituta hautestontzietara. Hauteskunde horiek 600 parlamentari (400 diputatu eta 200 senatari) aukeratzeko balioko dute, eta horrek murrizketa handia ekarriko du; izan ere, egun 945 dira (630 eta 315) erreferendumean onartutako erreforma batean onartutakoak, eta 2,7 milioi gaztek izango dute lehen aldiz bozkatzeko aukera.

Siziliako eskualdean (hegoaldean) ere bozkatzen da, bertako presidentea hautatzeko eta Batzarra berritzeko.

23:00etan itxiko dira hauteslekuak eta lehen emaitzak ezagutuko dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena