Mundua -

XXV. Goi-bilera

Alemaniak eta Espainiak Midcat gasbidea 2025ean martxan egotea eskatu dute

Scholzek eta Sanchezek negoziatzeko eskatu diete alderdi guztiei. Horrela, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen gaineko presioa areagotu dute, gasbidearen kontrario nagusia baita.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra, Coruñan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra, Coruñan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra, Coruñan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energia eta defentsa dira Espainiak eta Alemaniak asteazken honetan Coruñan egindako XXV. aldebiko goi-bileran adostu duten ekintza-planaren puntu nagusiak.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak eta Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak Midcat gasbidea eraikitzea eskatu dute, 2025ean martxan egon dadin. Gainera, negoziatzeko eskatu diete tartean dauden alde guztiei. Horrela, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen gaineko presioa areagotu dute, proiektuaren kontrario nagusia baita.

Goi-bileran, bi gobernuetako 15 ministrok hartu dute parte. Batzarrean, agerian geratu dira berriro harreman diplomatiko onak eta bi exekutiboek harreman horiek indartzen jarraitzeko eta hainbat lankidetza-arlotan lan egiteko duten interesa.

Bilera horren adierazpen bateratuan eta harekin batera doan ekintza-planean, bi estatuek behin baino gehiagotan azpimarratu dute Europar Batasunarekin eta NATOrekin duten konpromiso sendoa, munduko ordena "baketsu eta segururako funtsezko" erakundeak baitira.

Ukrainari babesa adierazteaz gain, hiru alderditan jarri dute arreta: herritarren babes ekonomikoan eta haien segurtasunaren eta defentsaren bermean.

Scholz y Sánchez en A Coruña. Foto: EFE

Bi estatuak bat datoz armamentuaren eta defentsa industriaren arloko lankidetza indartzearen garrantzia azpimarratzean, gai horretan Europak dituen gaitasunak sendotzeko.

Hori bai, Sanchezek argitu du ez diotela heldu Alemaniak planteatzen duen misilen aurkako ezkutuari, baina zehaztu du Espainiako Gobernuak "eztabaidatzen denean" aztertuko duela.

Bestalde, interkonexio energetikoak defendatu dituzte, hidrogeno berriztagarriari begira, eta Pirinioetan zeharreko gasbideari (MidCat izenekoa) eta Europako merkatu elektrikoari erreferentzia garbia eginez.

Pirinioak zeharkatuko dituen gasbide bat eraikitzeak "berebiziko garrantzia" duela adierazi dute, hori baita Europar Batasunean energiaren barne merkatu "sendoa" lortzeko, trantsizio berdea bizkortzeko eta EBren autonomia estrategikoa indartzeko modua.

Ildo horretan, Iberiar Penintsularen eta Europako gainerako herrialdeen arteko interkonexio energetikoa sendotzeko presioa egiten jarraituko dutela gaineratu dute, Europar Batasun osoan horniduraren segurtasunari egiten dioten ekarpena handitzeko. Puntu horretan aipatu dute azpiegitura hori garrantzitsua dela interkonexio elektrikorako eta, bereziki, hidrogeno berdea garraiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Espainiako Gobernua Espainia Alemania NATO Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Olaf Scholz Gas naturala Errusia-Ukraina gerra