Mundua -

Gerra Ukrainan

Gutxienez zazpi lagun hil dira Donetsk eskualdean, merkatu batean, errusiar bonbardaketa batengatik

Gainera, gutxienez zortzi pertsona zauritu dira. Avdivka hirian gertatu da.

Errusiar tanke bat, Donetsketik gertu. Argazkia: EFE.
Errusiar tanke bat, Donetsketik gertu. Argazkia: EFE.
Mikel Ayestaran EITBko berriemailea Kievera heldu berria da

02:46

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zazpi lagun hil dira eta beste zortzi zauritu asteazkenean Avdivka ukrainar hirian, merkatu batean, Errusiak egindako bonbardaketa baten ondorioz.

Pavlo Kirilenko gobernadoreak, Kieveko aliatua bera, Telegramen esan duenez, erasoa lehen orduan egin dute, merkatuan "jende asko" zegoen tarte batean.

"Ez dago logika militarrik bonbardaketa hauetan", deitoratu du Kirilenkok. Haren iritziz, Errusiak zibilen kontrako ekintzak gogortu ditu ez baita gai ukrainar indarrak geldiarazteko herrialdeko ekialdean eta hegoaldean. Hala, eskatu die herritarrei eskualdetik alde egiteko, segurtasuna nagusitu arte.

Donetsk Errusiaren eta Ukrainaren arteko borroka gune nagusietakoa da. Moskuk, orain, eskualdearen jabetza aldarrikatzen du, Vladimir Putinek anexioa sinatuta. Luhansk, Jerson eta Zaporizhia ere anexionatu ditu Errusiak.

Erasoak zazpi eskualdetan

Azken orduetan, Errusiak Ukrainako zazpi eskualdetan egin ditu erasoak, eta, bitartean, Jersonen, borrokatzen jarraitzen dute. Hala dio Ukrinform agentziak jasotako laburpenak, eskualde administraritza militarrek emandako informazioa jasota.

Hala, errusiar indarrek Zaporizhia hiriari eraso diote berriro ere, baita inguruko lurraldeei ere, gauean. Guztira, zazpi S-300 misil baliatu dituzte; bik eskualdearen erdiko Barruti batean jo dute, eta gainerakoek aldirietan, kalte handirik eragin gabe.

"Gauean, etsaiak, beste behin, eraso traidorea egin du gauean, misilak erabiliz. Zazpi bat S-300 misil jaurti dituzte Zaporizhiaren eta inguruko eskualdeen aurka", eman du jakitera, Telegramen, Oleksandr Starujek, bertako administraritza militarreko burua bera.

Ukrainako beste eskualde hauetan ere izan dira erasoak: Sumy, Dnipropetrovsk, Jarkiv, Luhansk eta Mykolaiv. Armadak, halaber, Beryslav barrutian, beste bost kokaleku askatu ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Ukraina Errusia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa