Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Errusia Ukrainatik zerealak esportatzeko akordiora itzuli da

Larunbatean, Errusiak eten egin zuen Ukrainako zerealak esportatzeko akordioa, Sebastopolen izandako erasoarengatik.

Zerealez betetako itsasontziak Itsaso Beltzean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Zerealez betetako itsasontziak Itsaso Beltzean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Zerealez betetako itsasontziak Itsaso Beltzean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau egunen ondoren, Errusia Ukrainatik zerealak esportatzeko akordiora itzuli da; izan ere, larunbatean, akordioa eten egin zuen Sebastopolen bere itsasontzien aurka izandako erasoarengatik.

Errusiako Defentsa Ministerioak esan du Ukrainaren berme "nahikoa" lortu duela, NBEren eta Turkiaren bidez, ziurtatzeko Kievek ez dituela itsas korridoreak helburu militarrekin erabiliko.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak iragarri du albistea: "Errusiako Defentsa ministroak gure Defentsa ministroari deitu dio esateko gaur 12:00etatik aurrera zereal korridoreak lehen bezala funtzionatzen jarraituko duela".

Turkiako presidenteak, atzo Vladimir Putin Errusiako presidentearekin hitz egin ostean, gaur, Volodimir Zelenski ukrainarrarekin hitz egiteko asmoa du.

Errusiak larunbatean eten egin zuen zerealen esportaziorako akordioa bere itsas armadak Sebastopolen izandako drone erasoengatik. Egun hauetan, Ukrainako portuetatik, zerealez betetako itsasontziak irten dira, baina Errusiaren segurtasun bermerik gabe.

Turkiaren eta NBEren bitartekaritzari esker Ukrainak eta Errusiak zerealen esportaziorako akordioa lortu zuten uztailean, eta, printzipioz, azaroaren 19an iraungiko da. Hilabete hauetan, ia hamar milioi tona zereal atera dira Ukrainako portuetatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Ukraina gaur Errusia Vladímir Putin bideoak NBE Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Turkia berriak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski