Mundua -

MUNDUKO FUTBOL TXAPELKETA

14 urteko mutil bat hil da Montpellierren, Frantzia eta Maroko arteko partidaren ondorengo istiluetan

Lehen informazioen arabera, Marokoren aldeko hainbat zaletu Frantziako bandera kentzen ahalegindu dira auto batetik, eta horren ondotik, ibilgailuaren gidariak hainbat lagun harrapatu ditu, tartean, hildako mutila.

Paris, bart. Argazkia: EFE
Paris, bart.
250 atxilotu Frantzian, Qatarko Munduko Txapelketako garaipenaren ospakizunetan

0:36

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urteko mutil bat hil da bart Frantziako Montepellier hirian, Munduko Futbol Txapelketaren finalaurrekoan Frantziak Marokori irabazi ondoren izandako istiluetan. Auto batek harrapatu du gaztea, eta larri zaurituta eraman dute erietxera. Bertan zendu da goizaldean, Frantziako Gobernuak jakitera eman duenez.

Zabaldutako lehen informazioen arabera, partida amaitu eta gero, Marokoren aldeko hainbat zaletu Frantziako bandera kentzen ahalegindu dira auto baten leihotik, eta horren ondotik, ibilgailuaren gidariak parean zituen hainbat pertsona harrapatu ditu, tartean, hildako mutila.

Heraulteko prefekturak azaldu du autoaren gidariak ihes egin duela, eta gertakariak izan diren lekutik oso gertu aurkitu dutela haren autoa. Frantziako Poliziak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Parisen, bestalde, 115 pertsona inguru atxilotu ditu Poliziak partidaren ondorengo ospakizunetan. Besteak beste, Eliseoko Zelaietan ehunka pertsona elkartu ziren atzo iluntzean Frantziako selekzioaren garaipenaren ondoren, eta istiluak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Munduko Futbol Txapelketa Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Rabat gaur Harrapatzeak