Mundua -

palestina

Hiru gazte palestinar hil dira Zisjordanian, Israelgo Armadak tirokatu ostean

Horietako bi Armadak egindako azken sarekadaren ondorioz hil dira, eta hirugarrena duela bi aste beste liskar armatu batean izandako zaurien ondorioz.

Atsekabea herritarren artean, gazte palestinarren hilketaren ostean. Argazkia: EFE
Atsekabea herritarren artean, gazte palestinarren hilketaren ostean. Argazkia: EFE
Atsekabea herritarren artean, gazte palestinarren hilketaren ostean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 eta 24 urteko bi gazte palestinar hil dira gaur, larunbata, Zisjordaniako Jaba hiri okupatuan, Yenin hegoaldean, sarekada batean indar armatuei eraso egin ostean jasotako tiroen ondorioz. Bi gazte horiez gain, 19 urteko hirugarren palestinar bat hil da, duela bi aste Zisjordania iparraldean soldadu israeldarrekin izandako liskar armatu batean izandako zauriengatik.

Israelgo Armadak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bere tropak "terrorismoaren aurkako jarduerak" egiten ari zirela, "susmagarri batzuek tiro egin zieten ibilgailu batetik". Horren aurrean, bozeramaile militar batek adierazi duenez, soldaduek tirokatu egin zituzten. Ondoren, ibilgailua miatu zieten eta M-16 errifle bat konfiskatu zuten. Tokiko hedabideen arabera, hildako gazteak Palestinako Jihad Islamikoaren Al Quds Brigadetako kideak ziren.

Gatazka etengabea

Zisjordania okupatua indarkeria-zurrunbilo baten erdian dago, pasa den martxoan Israelek "Olatua hautsi" izeneko operazioa abiatu zuenetik. Palestinarrek eta arabiarrek hainbat eraso egin ondotik ekin zion operazioari Israelgo indar armatuak.

Operazio hauek egunerokoan sarekadak egitean datza. Gauez izan ohi dira eta, batez ere, Yenin eta Nablus inguruan egiten dira –milizia palestinarren babeslekuak daude berton–. Sarekada horiek liskar armatuak eragiten dituzte, zeinetan pertsona andana hiltzen diren –sarritan zibilak–, eta hainbat palestinar atxilotzen dituzten terrorismoagatik susmagarriak izatea leporatuta.

Gaurko heriotzekin, guztira, urte hasieratik hamabi hildako eragin dituzte Israelgo Indar Armatuek lurralde palestinarrean, hiru adingabe horien artean. Osasun Ministerioaren arabera, 2006tik urterik hilgarriena izan da pasa den 2022a Zisjordaniako biztanleria palestinarrarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Palestina albisteak Gazteak Ekialde Hurbila